Hemen zaude: Hasiera Bizi Ingurumena Mugikortasun iraunkorraren astea
Dokumentu Akzioak

Mugikortasun iraunkorraren astea

Sentsibilizazio-kanpaina horren helburua da hiritarrei informazioa eman, jendea kontzientziatu eta parte-hartzea bultzatzea, hirietako bizi-kalitatea hobetzeko. Kanpaina horren bitartez, bide eta hirietako ibilgailu-kopurua murriztea eta auto-gidariok gure ibilgailu pribatua modu arduratsuagoan erabiltzea lortu gura da, horrek dakartzan onurak praktikan erakutsiz.

autorik gabeko eguna

Aste horren barruan, arreta berezia ematen zaio irailaren 22an ospatzen den Autorik gabeko egunari. Egun horretan, udalerriko zenbait kale itxi egiten dira (garraio publikoa izan ezik), espazio horiek oinezkoentzat berreskuratzeko. Horretarako, garatu beharreko jarduera ezberdinak planteatzen dira, eta herritar guztiei parte hartzeko gonbita egiten zaie.

  • Data: irailaren 16tik 22ra. 
  • Egitaraua: mugikortasun iraunkorrarekin lotutako jolasak, hitzaldiak, tailerrak eta abar egiten dira.
    Ingurumenari buruzko jardunaldiak.