Hemen zaude: Hasiera Udala Iragarki-taula Informatikari laguntzaile plaza betetzeko deialdia
Dokumentu Akzioak

Informatikari laguntzaile plaza betetzeko deialdia

Informatikari laguntzailearen plaza aldi baterako bitarteko funtzionario lehiaketa-oposizio irekiz. Administrazio Berezia, Laguntzailearen Azpieskala, C taldea, 20. maila, derrigorrezko III. Hizkuntza Eskakizuna.

 AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA

IRAGARKIA

Informatikari Laguntzaile plaza bat bitarteko langile batekin betetzeko oinarriak onartu dira 2009ko abuztuaren 20an egindako Tokiko Gobernu Batzarrean. 

Deialdiaren oinarriak, Udaletxeko iragarki taulan daude ikusgai eta baita udalaren web orrian ere.

ESKAEREN AURKEZPENA: Eskariak iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu (2009ko abuztuaren 28ko 164 zk.dun BAO) eta egutegiko hogei eguneko epean aurkeztu beharko dira, 2009ko abuztuaren 29tik irailaren 17ra arte.

Amorebieta-Etxanon, 2009ko abuztuaren 28an.