castellano |  Web mapa  
 
 UDALA  Hemen zaude:   Sarrera »  Udala
Antolakuntza
Proiektuak
Arabarri
UEMA
Azpiegiturak
Argitalpenak
Hauteskundeak
Lan eskaintzak

Udala

udaletxea

Ongi etorri Aramaixoko Udalaren webgunera. Urteen joan etorrian askotariko aldaketak bizi izan ditugu inguruotan, eta gurea ere ez da izan salbuespena. Honako atari honek ere, aramaixoarrentzako zein bisitari ororentzako atari eta topaleku izan nahi du. Teknologiaren aro honetan, aldaketen abiadurari eusteko eta herritarron eskuetara informazioa helarazi eta baliabide berriak eskaintzeko erronka baitugu eskuartean.

Aldaketak eman dira noski, baina gurea bezalako herri txiki honek baditu orainean bizi-bizirik jarraitzen duten iraganeko zeinuak ere. Gure herria euskalduna, nekazaria, langilea eta ingurumenarekin orekan bizi nahi duena baita, horretan ez gara aldatu. Herri txiki bat gara, baina auzo zein baserriek egiten gaituzte handi. Horretarako auzoetatik herrira eta herritik auzoetarako zubiak eraiki nahi ditugu, auzolanean. Guztion haziak, guztion lurretan ereinda, guztiontzako uzta jasotzeko.

Aramaixoko udal taldea osatzen dugunok herritik eta herriarentzako eraiki nahi dugu Aramaixo. Gure herriaren iraganaren aberastasunaz jabetuta, baina oraingo zein etorkizuneko erronka berriei helduta, munduari zabalik eta garenari eutsiz, denon artean eta denontzako herria egin gura dugu. Herritarrongandik, udalbatza honek jaso duen aginduari egoki erantzuteko ahalegin guztia egingo dugu. Hori da gure konpromisoa eta betebeharra.

Herritar guztiak gogoan, eskura, zabal-zabalik, aukeran duzue Aramaixo. Herrikoloreak itzuli dira, gurean denok dugu lekua. Berriz ere ongi etorri gurera... zurera.

alkatearen sinadura

Asier Agirre
Aramaioko alkatea