Es Aramaioko Udala - Egurra erreta Ibarra osoa berotzeko aurreproiektua landu du Udalak Esta es la versión solo-texto del website. Para ir a la versión normal haz click AQUI

ARAMAIOKO_UDALA

euskaraz  
Mapa web »

Buscar 

Menu Principal

Nuestro Pueblo  |  Ayuntamiento  |  Turismo  |  Noticias  |  Calendario   

Noticias


Estás aquí:   Inicio »  Albisteak - Noticias »  Egurra erreta Ibarra osoa berotzeko aurreproiektua landu du Udalak

Menu local


03/09/2009 - 20:10

Egurra erreta Ibarra osoa berotzeko aurreproiektua landu du Udalak

Aramaioko Udalak energia berriztagarrien aldeko apustuarekin jarraitzen du eta aurreproiektu garrantzitsua landu du zentzu horretan. Udalaren asmoa da, egurra erreta, Ibarrako etxebizitza eta eraikin guztietara ur beroa eroango duen sarea egitea. Ura berotzeko energia egurra erreta lortuko litzateke eta horretarako galdara eskola inguruan ipiniko litzateke.

Modu horretan, Ibarrako etxebizitza guztiak (400) berotzea lortuko litzateke eta baita Udal eraikinak ere: Sastiña, udaletxea, hiltegi zaharra, anbulatorioa, haur eskola, eskola, kultura etxea, kiroldegia eta hilabete batzuk barru eraikitzen hasiko diren eguneko zentroa eta musika etxea. Udalak sarearen azpiegitura egingo luke herri guztirako. Baina partikularrek gero, eurak ordaindu beharko dituzte sare horretara konektatzeko egin beharreko lanak. Proiektuaren aurrekontua 2.800.000 euro da. Baina, aurreproiektu bat besterik ez da. Udala aurreproiektua aurrera eraman ahal izateko diru-laguntza bila dabil orain. Eusko Jaurlaritzaren Erein proiektuaren bitartez aurrekontuaren %40a ordaintzeko diru-laguntza jasotzea espero dute, baina, erantzunaren zain daude oraindik ere. Alkateak azaldu du asmo handiko proiektua dela: "Energia berriztagarriak erabiltzeaz gain, energia hori lortzeko erregaia bertan lortuko genuke eta lehenengo sektoreari bultzada emateko modua izan daiteke".




Aramaio.org © Aramaioko Udala
Bixente Goikoetxea enparantza 1  ·  01160 Aramaio (Araba)
Tel.: 945 445 016  ·  Faxa: 945 445 356
udala@aramaio.org
Desarrollado y gestionado por Goiena utilizando la Plataforma Web Udalerria de Code & Syntax. 2002.