Zer da udalekin ataria?
Aipagarria da azken urteotan hainbat arlotan euskararen erabilera sustatzeko garatzen ari den dinamika. Horren baitan kokatu behar dugu, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundian euskararen normalizazioan aurrerapausoak eman nahia eta Gipuzkoako udalei laguntza ematearren programa bat antolatu eta gauzatzeko aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko zerbitzuarekin jarraitu nahia.
Aro berri honetan, Gipuzkoako udaletako euskara teknikariei laguntzeko programak udal<>ekin izango du izena. Programaren helburu nagusia da euskararen sustapen edo normalkuntza lanetan ari diren udal teknikariei laguntza zehatza ematea, langintza horren alderdi guztietan. Informazio gehiago.
Proiektu
sustatzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta EuskaraGipuzkoan.
Enpresa zerbitzu emailea: Emun.