Goiena Telebista banner





Astelehena Eguena
Martitzena Egubakoitza
Eguaztena Astebukaera



Berriak Goiatz Arana erredaktore buruak zuzentzen ditu Goiena Telebistako albistegiak. Erredakzioko lantaldea osatzen dute Txomin Madina, Arritxu Barruso, Miren Arregi eta Larraitz Zeberio kazetariek. Orduoro albistegiak dira nagusi Goiena Telebistan, 14:45ean lehena, Goiatz Aranak aurkeztuta, eta 23:45ean azkena, Larraitz Zeberiok aurkeztuta. Egunean ibarrean gertatutako jasotzen duten informazio saioak dira: arinak, gertukoak eta hiritarren partehartzea bultzatzen dutenak. Telebistaz ez ezik, Goiena.net atarian ere ikus daitezke albistegiak.



Ilunpean Jon Berezibar kazetariak zuzentzen duen elkarrizketa saioa da Ilunpean. Euskal Herriko pertsonaia ezagunak gonbidatzen ditugu saiora. Astero, Jon Berezibar kazetariak, gonbidatuen alderdi gertukoena eta ezezagunena azaleratzen saiatzen da oso tonu pertsonalean. Aurreko urteetako arrakastaren bermearekin, klasikoa da Goiena Telebistan saio hau.



Harmailatik Debagoieneko kirol informazioari jarraipen zabala egiten dio Harmailatik saioan Xabier Urtzelai kazetariak. Asteburuko kirol hitzorduen jarraipena egiten du astero. Protagonisten elkarrizketekin osatzen da astelehenetako saio hau.



Musikantoi Euskal Herriko musikaren gaineko saioa, aurkeztu eta gidatzen du Maider Arregi kazetariak. Edizio eta kamaralari lanak, berriz, Josu Txintxurretak egiten ditu. Saio honetan musika estilo askotariko taldeen bideo-klipak ikusi daitezke. Horrez gain, 80 eta 90 hamarkadetako talde mitikoen bideo-klipak edo zuzeneko emanaldiak ere eskaintzen dira saio honetan. Debagoieneko nahiz Euskal Herriko taldeei egindako elkarrizketak ere eskaintzen dira saioan.



Erreportajeak Astero, Julen Iriondo kazetariak, hainbat gai sakonago lantzen ditu erreportaje formatuan. Gaurkotasuneko gaiak izaten ditu hizpide.



Kantari Debagoieneko Karaoke ikuskizuna da, herriz herri Goiena Telebista 2007an grabatzen hasi zena. Iaz 8 eta 12 urte arteko 600 haur eta gaztetxok parte hartu zuten. Aurten 800 haurretik gora jardungo dute eta dagoeneko hasi dira grabaketekin. Amaia Txintxurretak gidatzen du saioa.
Kantari bloga



Zaharrak berri Erretiratuei zuzendutako magazina da. Hainbat adituren gomendioak jasotzen dira saioan: dietistarena, abokatuarena, medikuarena,... Horrez gain, landutako erreportaje bat eskaintzen da. Erretiratuak solaskide dituen tertulia bat ere badauka saioak, eta beraien intereseko gaiak mahai gaineratzen dira. Ikusleak astero zozketa batean parte hartu dezake. Eta saio amaitzeko, zenbait albiste eta asteko agenda.



Berbaire Julen Iriondok aurkezten duen tertulia saioa da Berbaire. Guztira, hogei iritzi emaile baino gehiagok kolaboratzen dute saioan, guztiak bailarakoak: politikoak, irakasleak, kultura eta gizarte erakundeetako kideak, sindikalistak,... Debagoieneko nahiz Euskal Herriko gaurkotasuneko gaien inguruko eztabaida saioa da.