Informazioa

Informazio turistikoa eskuratzeko webgune hau Oñatiko Garapen eta Turismo Ajentzia S.A.k kudeatzen du, Oñatiko Turismo Bulegoaren laguntzarekin.

Oñatiko Garapen eta Turismo Ajentzia S.A.aren ardatz nagusia, Oñati udalerriko garapen sozio-ekonomikoa bultzatu eta sustatzea da, batez ere merkataritza eta turismo sektoreetan, natura, kultura eta arte ondareari balioa emanez.

OÑATIKO GARAPEN ETA TURISMO AJENTZIA S.A.
San juan kale, 5 20560, OÑATI
Telf: 943 718808 emaila


Bestalde, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko lurralde historikoen artean geografikoki kokapen pribilegiatua duen udalerria da Oñati. Euskal Herriko hiru hiruburuen artean kokatua, Debarroaren buruan, Aizkorri Parke naturalaren sarrera eta euskal geografiaren aurkikuntzarako abiapuntu ezinhobea .

Beraz, Oñati eta Arantzazuko informazio turistiko eskuratzeko helbide honetara zuzendu zaitezke:

OÑATIKO TURISMO BULEGOA
San juan kale, 14 20560, OÑATI
Telf: 943 783453 emaila


Ordutegia

Apiriletik irailera
Lanegunetan: 10:00-14:00/15:30-19:30
Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-18:30
Igandetan: 10:00-14:00

Urritik martxora
Lanegunetan 10:00-13:00 /16.00-19:00
Larunbatetan 11:00-14:00
Igandeetan : 11:00-14:00


Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu, argazkiak utzi dizkiguten hainbat laguni: Agustin Goenaga, Joxe Fernandez, Kepa Aiastui, Gerardo Elortza, Santi Mendiola, Pedro Luis Ormazabal, Lurdes Romano, Oñatiko Turismo Bulegoa, AMET, Aloña- Mendi mendi taldea, Ipar-Haizea Taldea, Josu Garai, Benito Kantero, Dario Rodriguez, Jon Ugarte, Mikel Arrazola, Xabier Lazkibar, M.A. Irizar, Iñaki Olalde, J.L. Madinagoitia, Roberto Maiztegi, Urdin Elortza, Oñatiko Udal Artxiboa eta Arantzazuko Frantziskotarrak.


 

es en fr ca