Arrikrutz Oñatiko Kobak

Oñati-Arrikrutz karstaren natur eta kultur ondarearen balioa handitzea helburu duen proiektu turistikoa

Oñati-Arrikrutzeko Karstean, natur eskaintza paregabea definitu, sortu eta abian jarri du Oñatiko Udalak, Oñatiko Garapen eta Turismo Ajentzia S.A.ren bidez. Zehaztasunak-zehaztasun, Arantzazuko Santutegiaren inguruan dago aipatutako Karsta.

Arrikrutz, Oñati, Euskadi

Udal Plangintza Estrategikoak finkatutako jarraibideekin bat dator Karstari buruzko Proiektua. Oñatiko Udalaren gizarte, kultur eta NATUR INGURUNEAREN BALIOA HANDITZEA izango du helburu, eta, era berean, gure udalaren eta eskualdearen garapen jasangarria ere sustatuko du.

Oñati inguruko paisaiak kalitate handiko elementu interesgarriak ditu. Besteak beste, kare-harri (karst) bikain ikusgarriak daude Aizkorri mendiaren magalean, Arantzazuko Santutegitik gertu, eta lur azpian, espeologi fenomeno eta gune luze konplexuak.

Arrikrutz, Euskadiko aitzindarietako bat da espeologia, arkeologia eta paleontologia azterketetan. Lehen lanetan, hainbat arkeologia aztarna aurkitu zituzten, hala nola:

Arrikrutz, Oñati, Euskadi

  • Haitzuloetako lehoi baten eskeletoa osorik. Horrelako lehen aurkikuntza izan zen Estatuan.
  • Eskeleto-atalak eta pantera-burezurrak.
  • Hartz-aztarnategi ikusgarria.

Arrikrutz: mitologia eta kondairak

Mitologiaren alorrean, aipatzekoa da duela ehundaka urte Oñatiko, Deba Garaiko eta Arabako biztanleak Sandaili haitzulora joaten zirela pelegrinazioan, soloetarako euri-eske.

Bestalde, emakume antzuek bainua hartzen zuten Sandailiko uretan, emankorrak izateko. Milaka urte lehenago, jentilen garaian, sortutako ohiturei eusten zieten, horrela.

Horiek guztiak kontuan hartuta, Oñatiko Udalak bertako natur eskaintza hobetzea eta osotzea erabaki zuen ahobatez, eta beraz, Oñati-Arrikrutz haitzuloa bisitariak hartzeko prestatzea.

Arrikrutz haitzuloa 2007ko ekainaren 8an ireki da

Lau urtez lanean aritu ondoren, 2007ko ekainaren 8an ireki da jendearentzat Arrikrutz Haitzuloa.

Horretarako, ikerlan batzuk egin dira aurretiaz, testuinguru fisikoari eta ingurugiro eta kultur inguruneari buruzko argibide zehatzak lortzeko.

Proiektuan informatika-sistema erabat aurreratua ere erabiliko dugu, barne-gidaketak egiteko eta barruko elementu historiko, etnografiko, geologiko eta mineral interesgarriak balioesteko.

Arrikrutz, Oñati, Euskadi

Bisitaldiak 60 minutu

Haitzulo barruko ibilaldiak 60 minutu iraungo du eta, sistemari esker, gai ugari landuko dira, ikuspegi pedagogikotik, eta erabat modu interesgarrian landu ere. Besteak beste:

  • Urak eta hidrologiak Haitzuloa nola zizelatu duten.
  • Arrikrutz Haitzuloaren barrunbea, Gesaltza-Arrikrutzeko karst-sistema konplexu eta itzelak hartzen dituen 14 km-etan.
  • Haitzuloaren osaera geologikoa eta aberastasunen balioespena: lurrazpiko erreka eta estalaktita izugarriz betetako galeria dira guztietan aipagarrienak.
  • Nola sortu zen mineral-unibertsoa.
  • Arrikrutzeko aurkikuntza arkeologikoak eta paleontologikoak.
  • Sandiliko mitologia.
  • Arrikrutzen garrantzia Espeleologiaren Historian.

ORDUTEGIAK

Asteartetik igandera

Martxoa-Maiatza eta Urria 10:00-14:00/ 15:00-18:00

Ekaina-Iraila 10 :00-14 :00/15 :00-19:00

Azaroa-Otsaila 10:00-14:00/ 15:00-17:00

Azkenengo bisita kobak itxi baino ordu bete lehenago egingo dira bai goizean eta baita arratsaldean ere.

Arrikrutzeko kobak bisitatu ahal izateko erreserba egitea gomendatzen dugu.

PREZIOAK

Helduak 8 euro

Jubilatu eta haurrak (5-10 urte bitartekoak) 6 euro ( 0-4 urte bitartekoak doan)

Taldeak ( 15 pertsona gutxienez) 6 euro

ERRESERBA TELEFONOA 943-082000 E-MAILA: arrikrutz@oinati.org

Oharra: Oinetako egokiak, hotzari aurre egiteko arropa aproposak eta bisita ordua baino 30 minutu lehenago parking-ean egotea gomendatzen da.

Urdazubi-Urdax, Sara, Zugarramurdi, Arrikrutz, Pozalagua eta Mendukiloko lezeok ,MUGARIK GABEKO LURPEA, ekimena martxan jarri dugu, bisitariari batzuetan hurbil bezain ezezagun diren baliabide hauek ezagutzera emateko intentzioarekin.Ikus albisteak

Aloña-mendi espeleologia taldeak utzitako argazkiak

 

es en fr ca