Oiñati

Oñati

Oñatik 108,2 kilometro karratuko azaleraren hedadura dauka eta itsas mailatik 231 metrotako altitudean kokatzen da. 2000. urteko datuen arabera, biztanleria 10.748 pertsonakoa zen.

Oñati, Gipuzkoa

Oñatin kooperatibismoaren eta industria-mugimenduaren garapenaren ondorio logikoagatik, enplegua ekonomia-sektoreen arabera sailkatzeari buruzko datuek industrIa-sektorearen protagonismo nabaria adierazten dute.

Lehen sektorean, industri-garapenaren prozesuak eragin oso erabakiorra izan badu ere, Oñatik gutxi gora behera, 10.000 hektareako lurralde-azalera dauka eta horietatik %50a abeltzaintzari lotuta dago . Abeltzaintza-jarduera bereziki behi eta ardien ustiapenetan oinarritu da. Oñatin basogintzarako erabiltzen diren lurrak ere ugariak dira. Bestalde industria-sektoreak Oñatiri lanaren %60a eta desenplegu-tasa txikia eskaintzen dio.

Oñatiko merkataritza jarduera herriko merkatuan oinarritzen bada ere, sukaldaritza-eskaintza zabala du, kalitatezko produktuak prezio lehiakorretan erabiltzen dituzte, sukaldaritza tradizionala eta ostalaritza zerbitzu gehienak famili negozioak izaki dira. Ostatu eskaintzari dagokionez Debagoienako eskaintza handiena Oñatin dugu.

Oñati, Gipuzkoa

Aipatzekoa da Oñatiko aberastasun naturala, besteak beste, Aloñako haitzak, Aizkorriko gailurreria, Gesaltza- Arrikrutz sistema karstikoa, e.a. naturarekin lotuta dauden kirolak egiteko aukera zabalarekin: mendia, eskalada, puentinga, espeleologia, parapentea, e.a.

Naturako balio handiko zonaldea, fauna aberatsarekin. Kultura, historia eta ondare aldetik baliabide ugari dituenak, eskaintza gastronomiko zabala eta turismo erlijiosorako tradizio handia. Estetika eta kultura aldetik oso garrantzitsuak diren folklore, jai eta ohiturak ditu.

 

es en fr ca