Ondarea eta Historia

Oñati: sentikortasuna iratzartzen

Oñatin gaur historia da, eta etorkizuna lantzen da. Oñati harribitxi garbia da. Ingurune natural honetan detaile bakoitzak gure atentzioa deituko du. Oñati lurralde berezia dela esan genezake. Berezia da historiagatik, ondareagatik eta, batez ere, ikusita zelan ailegatu den guregana.

Hori guztia eta mende askoan hasieran Jaurerria izan zelako eta geroago Konderria. 1845. urte arte ez zen Gipuzkoan sartu, eta horrek guztiak eman zion herri nortasuna eta oñatiarra izatearen kontzientzia.

Esan genezake Gipuzkoako lurralde historikoaren herririk monumentalena dela Oñati. Ignacio Zuloaga pintore handiak zioen “Euskal Herriko Toledo” zela. Oñatik sentikortasuna ekartzen du gogora, iragana duelako eta oraina duelako. Oñatin zehar paseatzea da denboran atzera egitea. Aspaldi bizi izandakoen berri aurkitzea. Jendearen adin guztien presentzia topatzea orain.

Unibertsitatea eta parrokia

Hain izate sakon honetatik izen handiko pertsonak sortu dira Oñatirentzat. Batez ere Rodrigo Mercado de Zuazola. Bere garaian itzal handiko gizona izan zen. Familia umil batean sortua, talentu handikoa zenez, elizako goi karguak bete zituen. Hala ere, bere obran funtsezkoena da Oñatiko Unibertsitatearen bultzatzailea izatea. Eraikitzeko sosak berak jarri zituen eta eraikina 1548. urtean inauguratu zen. Oñatiko Unibertsitatea garaiko unibertsitate handienekin parekatu daiteke, hala nola, Salamanca, Valladolid eta Bologniako unibertsitateekin. Irakasten jardun zuten 1901. urte arte, dekretuz itxi zuten arte, hain zuzen ere. Gaur egun ikus dezakeguna da berpizkundeko arkitekturaren harribitxi bat. Plateresko estiloko sarreran erakusten ditu, batez ere, gizakiak lortu behar zituen bertuteak, Rodrigo Mercado de Zuazola bera eta Espainiako Karlos I.a eta Alemaniako V.aren enperadore ahaltsuaren babesa izatearen ebidentzia.

Unibertsitatea 8 urtean baino eraiki ez bazuten ere, San Miguel parrokia elizak 3 mende baino gehiago behar izan zuen gaurko egunean agertzen zaigun itxuran ikusteko. Oñatiko sekretu asko eta asko hortxe daude, lurpean edo gure begien aurrean. Arte eta giza sinbolismoa, argitzeko. Beste eraikin batzuk ere horrelaxe daude, izen handiko sortzaile haientzat esanahi berezia izan zuten eta; adibidez Bidaurretako Monasterioa, hainbat estiloren erakusgarria. Juan Lopez de Lazarraga Gaztelako Errege-Erregin Katolikoen kontadore nagusiaren hobia, haren emaztea eta ondokoena.

Arantzazu eta Aizkorri

Baina, batez ere, Aizkorriko mendikateak markatzen du Oñati. Eta haren talaiak, Aloñamendik, bat egiten du oñatiarra izatearen ideiarekin. Mendi gailur garaiak, etorkizuna hobeto begiztatzeko.

Auzoetan zehar ibiliz gero, ezin dugu aipatu bari utzi guztietan ospe handienekoa: Arantzazu. Duela 500 urte baino gehiago, hemen Arantzazun, Ama birjina agertu zitzaion artzain bati arantza batean. Eta berehala santutegia eraiki zuten. Baina XX. mendearen erdian eraiki zuten euskal eta munduko artearen gizon handi batzuen eskutik, Oteiza, Txillida, Basterretxea eta belaunaldi bereko beste batzuek, aitzindaria izan zen arte eta kultura multzo bat, bidaiaria harrituta uzten duena eta hango ingurune naturalaren ispilu dena.

Azken baserrietatik haratago denboran eta espazioan bidaiatzen laguntzen digu Oñatik. Gure barnean ere egon daitezkeen denborak eta espazioak dira, eta inguratzen gaituen gune naturalak horixe sentiarazten lagunduko digu. Aizkorriko parke naturala ikurrik preziatuena bada ere, ezin ditugu albora utzi beste bazter zoragarri asko. Pasealeku asko eta asko, behar bezala seinaleztaturik, inguruan hara eta hona ibiltzeko, eta bide batez ikusiko ditugu, aztarna megalitikoak, galtzadak, antzinako lanbideen arrastoak, bide eta zubi zaharrak, gure begi aurrean desagertzen diren errekak aurrerago berriro agertzeko, ametsetako paisaiak edo eta gizakiaren eta desagertutako animalien bizilekua izan ziren kobazuloak. Oñati leku aparta da antropologia eta paleontologia lantzeko. Ildo horretan eta egindako aurkikuntzen garrantzia dela eta, Arrikrutz-eko kobazuloa egokitzeko lan izugarria egiten ari da. Han bizi izandako gizakiak eta bizilekuak ezagutzeko liburu zabal eta erakargarria.

Etorkizunera begira

Gaur egun Oñati herri moderno eta garatua da. Herri langilea, ohitura eta ezagupen zaharretatik landutako herentzia bikainean oinarrituta. Horren lekuko bertako enpresak dira, mundu osoan arrakastaz lehiatzen dira eta.

Oñatik sentitu eta sentiarazi egiten du. Dantzan egiten du eta ospatu egiten ditu jaiak. Tradizioa bizirik dago oraindik Corpus eguneko prozesioa moduko ospakizunetan. Ehunka urteren buruan jai hau oñatiarraren jatorrizko izaeraren lekukoa da. Eta ohiturekin dagoen harreman berezi hori ikus dezakegu urtero antolatzen den artzain txakurren nazioarteko lehiaketan.

Oñatik sentiberatasunez hartzen du bizitza. Horregatik etorkizuna gauzatzeko tentuz lantzen ditu jarduerak. Iraganean unibertsitatearekin lotura izan bazuen, gaur egun ere badu Mondragón Unibertsitatearen presentziarekin, eta etorkizuna, teknologia berrien inguruan sortu behar den gune estrategikoarekin. Aktibitateen dibertsifikatzeak etorkizun oparoagoa eraikitzen laguntzen du, eta hori da hain zuzen ere Oñati herriaren baliorik handiena: garai berrietara etengabe egokitzen dela, joerak atzematen dituela eta hobekuntzak garatzen dituela, etorkizunean bizirik irauteko.

Zentzuei egindako dei bat da Oñati, gozatzeko lur bat.

 

es en fr ca