Txapelketak
Historia
Sarrera

TXAPELKETEN
HISTORIA
Sarrera
Esan
liteke beti egon direla nola edo halako "txapelketak."
Iztueta behin baino gehiagotan deitu zuten bertsolariek epaile
modura, eta berak idatzi zuenez "sarritan ikusten dira, bada,
Gipuzkoako plaza agirietan hitz-neurtulariak apustu handiak lehendanaz
eginik jokatzen buruz buru, bi bitara, eta lau lauren kontra ere,
erabakitzaile gizon adituak ifinirik." Bertsoa lehiari lotua
ageri da hasieratik, kirol apustuetan ere bertsoak zebiltzan tarteko,
bai lehendik, bai ondotik, aurkariari trufa eta mehatxu egiteko.
Iztuetak berak dakartza 1720koak direla dioen bertsook:
Lore
Jokoen Bazkuna eratu zen Donostian 1877an, eta hark antolatuta
egin ziren urtero bertsolari lehiaketak Santo Tomasetan. Urteroko
elkartze hau izan zen txapelketa modernoen aitzindaria.
Gerra
aurreko txapelketak (1935-1936)