 |
Legezko
oharra
Legezko
oharra
Nor
garen:
Identifikazio
datuak Web orri hau (www.bertsozale.com) Euskal Herriko Bertsozale
Elkartearen jabetzakoa da (NIF: G20135299). Eusko Jaurlaritzaren
justizia, lan eta gizarte segurantza sailari atxikitako elkarteen
erroldan 1. Sekzioan inskribaturik dago, 1985eko urriaren 17an
hartutako erabakiaren ondorioz, AS.R.C.G.00041 errolda-zenbakia
duelarik. Haren sozietate helbidea: Igeldo Pasealekua, 25, 20008
Donostia; telefonoa: 943217798; faxa 943212477; eta posta elektronikoaren
helbidea: bertsozale@bertsozale.com
Domeinuaren
izena Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen jabetzakoa da.
Datu
pertsonalen babesa eta pribatutasuna
www.bertsozale.com web gunean sartze hutsak ez du erabiltzailea erregistratzea edota
datu pertsonalak eman behar izatera behartzen. Hala ere, erabiltzaileak
noizbait datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek Euskal Herriko
Bertsozale Elkartearen fitxategi automatizatu batera igaroko
dira, datuen kudeaketa hobea egin dadin eta bezeroak Euskal Herriko
Bertsozale Elkartearen jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa
jaso dezan. Baina datu hauek modu konfidentzialean tratatuko
dira, eta ez zaizkie Euskal Herriko Bertsozale Elkartea ez den
hirugarrenei utziko. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak datu
horiek aldatu edo galdu ez daitezen eta baimenik gabeko inor
datu basean sar dadin saihesteko beharrezko neurriak hartuko
ditu. Erabiltzaileak baimena ematen dio Euskal Herriko Bertsozale
Elkarteari bere datuen tratamendua eta erabilera Euskal Herriko
Bertsozale Elkartea. osatzen duten taldeko beste enpresa guztiei
uzteko, beti ere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko
araudia errespetatuz. Edonola ere, erabiltzaileak, datuak eskuratzeko,
zuzentzeko, ezabatzeko edo komunikaziorik ez duela nahi eskatzeko
eskubidea du, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren
13ko 15/1999ko Lege Organikoaren arabera. Horretarako, Euskal
Herriko Bertsozale Elkartera jo beharko du (Igeldo Pasealekua,
25, ¬ 20008 Donostia,
Gipuzkoa, Tel 943217798, faxa 943212477), edota helbide elektroniko
honetara bertsozale@bertsozale.com .
Web
gunea erabiltzeko baldintzak
www.bertsozale.com gunearen bidez erabiltzaileak harpidetza egiteko, publizitatea
kontratatzeko edo zerbitzu bat eskatzeko bere datuak eman behar
baditu, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa
ematearen arduraduna.
Oro
har erabiltzaileak web guneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari
jarraikiz erabiltzeko betebeharra du, besteren artean, bertako
edukiak merkataritza-xedeetarako ez erabiltzeko, bertako edukiak
ez aldatzeko eta fede onaren aurkako jardueratan ez erabiltzeko.
www.bertsozale.com-ek
ematen du bide besterenak diren Interneteko helbidetara sartzeko,
baina Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. ez da inola ere eduki
horien erantzule egiten, ez eta eduki horien kalitate, fidagarritasun
edo zehaztasunaz ere.
Erabiltzaileak
bere iritzi edo iradokizunak helarazteko edo Euskal Herriko Bertsozale
Elkartearekin harremanetan jartzeko honako posta elektronikoko
helbidea erabil dezake: bertsozale@bertsozale.com.
Jabetza
intelektual eta industriala
Euskal
Herriko Bertsozale Elkartearen jabetzakoak dira www.bertsozale.com-eko
diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, ikur
bereizgarri edo logotipoak, markoak, iragarki-bandak, software-lizentzia
eta bestelako sorkuntzak. Era berean, Euskal Herriko Bertsozale
Elkarteak legez eta modu esklusiboan ditu haiek ustiatzeko eskubideak.
Erabiltzaileak
web orriko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta
gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako
badira soilik; www.bertsozale.com guneko edukiak baimenik gabe
merkataritza-helburuetarako erabiltzea edota haiek birsaltzea
edo banatzea debekatuta dago, betiere Euskal Herriko Bertsozale
Elkartearen aldez aurretiko baimen idatzia izan ezean, eta hala
badagokio, dagokion eskubideen jabearena.
Euskal
Herriko Bertsozale Elkarteak baimena ematen du beste web orrietan
bere edukiak aipatzeko, betiere edukiak kopiatzen ez badira.
www.bertsozale.com-en
egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du Euskal
Herriko Bertsozale Elkarteak, aurrez abisurik igorri gabe ere;
hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu, handitu, edo itxuralda
dezake nahi duenean. |
 |
|