• Hemen zaude: Hasiera » Bloga » Internet bidez erosi daitezke Txapelketarako sarrerak

Internet bidez erosi daitezke Txapelketarako sarrerak

Bertsozale Elkarteak internet bidez erreztu egin nahi die bertsozaleei saioetako sarrera salmenta. Horregaitik, aurtengo txapelketan, saio guztietarako sarrera etxetik erosi eta inprimatu ahal izango da.

Sarrerei dagokionez, kasuan kasuko kontuan izan beharreko argibideak honako hauek dira:

Saioz saio

Asteburuetarako saioetarako salmenta aste horretako astelehenean aktibatuko da eta ostegunera arteko epea egongo da internetez erosteko.  Saioetako txarteldegian, baina, beti izango da sarrera kopuru bat salgai.

Bonoa

Finalekoa kanpoan utzita, Txapelketako 13 saioetarako balio du eta bonoari esker saioko deskontu handia jaso dezake bertsozaleak. Bonoak internetez bakarrik eskuratu ahal izango dira.

Finalerako sarrera zein autobus eta bazkari txartelak

Dagoeneko internet bidez hirurak erosi daitezke. Baina, datorren astetik, finalerako sarrerak, eta autobus zein bazkaritarako txartelak Euskal Herriko hainbat herritako salmenta puntuetan izango dira. Salmenta puntu horiek webgune honetako “Sarrerak” atalean zerrendatu ditugu.

Zabaldu!
  • Twitter
  • Facebook
  • Print this article!
  • Turn this article into a PDF!
Gaiak: | Ez dago iruzkinik
  • Zestoa


    Urriak 3, larunbata, Gurutzeaga pilotalekua, 17:30
  • Zestoa

    Bertsolaria Puntuak
    Iñaki Gurrutxaga --
    Jone Uria --
    Miren Artetxe --
    Oihana Bartra --
    Uxue Alberdi --
    Odei Barroso --


Iradoki Presentzia & Komunikazioa