Erreportajeak
Iparraldeko bertsolaritza berria
1998an ekin zion Karlos Aizpuruak Iparraldean, bertso eskolaz bertso eskola, bertsolaritza sustatzeari. 10 urtetako ibilbideak fruitu ugari eman ditu. Haietako batzuekin izan zen Hitzetik Hortzera Itsasun: Ekhi Erremundegi, Mizel Mateo, Gillen Iribarren eta Patxi Iriartekin.
Gaiaren inguruko erreportajea.
Hitzetik Hortzerak gaiaren inguruan hausnartzeko erreportajea egin zuen. 2001eko Txapelketatik abiatuta, garai bateko eta oraingo gaiak emateko moduez eta beste hainbat kontuz aritu ziren Aitor Mendiluze, Unai Elizasu, Jon Maia eta Xabier Amuriza. Hainbat adibide ere badaude ikusgai, tartean Basarrik jarritako gai xelebreren bat ere bai.
