Berriak
Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen du Bertso Eskolen Eguna. 300 haur izan ziren Azkoitian egun hori ospatzen. Guk eguneko irudi onenen bilduma osatu dugu.
Xenpelar Dokumentazio Zentroaren digitalizazio programa garatzeko hitzarmena sinatu da
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak sinatu dute hitzarmena. Xenpelar Dokumentazio Zentroa 90. hamarkadan sortu zuen Bertsozale Elkateak. Bertsolaritzan espezializatutako dokumentu zentroa da, euskarri desberdinetan jasotako dokumentuz eta liburutegi espezializatu batez osatua. Bertolaritzaren bilketa, antolaketa eta gizarteratzea dira bere egiteko nagusiak. Hitzarmen honen bitartez Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak Xenpelar Dokumentazio Zentroaren jarduna diruz laguntzeko konpromisoa hartu dute eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartea arduratuko da digitalizazioaz, bertsolaritzaren ondarea ikerlari eta interesa duen ororengana zabaldu asmoz.
Bertso Eguna 2009: prentsaurrekoa
Gaur aurkeztu dute ofizialki Bertso Eguna 2009 Donostiako Udaleko Batzar aretoan. Ramon Etxezarreta Donostia Kulturako kideak eta Jon Agirresarobe Bertsozale Elkarteko kideak hitz egin dute Bertso Egunaren nondik norakoez.
Bertso Eguna 2009
Saroi Jauregi, Bertso Eguna 2009ko aurkezle eta antolatzaile kideak urtarrilaren 24 honetan Donostian izango denaren aurrerapena egin digu.
URIA & CASABALen LEHIAKETA
Hitzetik Hortzeran Jon URIA eta Haritz CASABAL bertsolariek jarritako puntuei erantzun behar die parte hartu nahi duenak. Jolasean parte hartzeko bideoan grabatu behar da aukeratutako punttuaren erantzuna eta gero HHkooi bidali. Hemen adibide bat.
Bertsozale Elkartearen lehendakari Iñaki Muruaren hitzak Mintzolaren inaugurazio ekitaldian
Mintzolaren inaugurazioa dela eta, Iñaki Muruak bildutako jendetzaren aurrean esandakoak. Besteak beste, Markel Olano Ahaldun Nagusia eta Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea izan dira bertan. Muruak esker oneko hitzak izan ditu proiektua aurrera ateratzen lagundu duten guztientzat.
"Egoitza ez da egoteko"
2008.10.16 Egañak Mintzolako egoitza inauguratzeko Subijana etxeko balkoitik botatako bertsoa.
Lizardi sariko aurrerapena
Lizardi sariko unerik gogoangarrienak bildu ditugu bideoklip honetan, aurrerapen gisa.
Jon Maia versus Jon Maya (2.zatia)
Errenteria-Oreretako Niessen Kulturunean, 2008ko otsailaren 9an, Arkaitz Miner biolin-jotzailea eta Vanessa Castañosekin egindako ikuskizuna.
