Nabigazioa
Saioa hasi


Pasahitza ahaztuta?
Erabiltzaile berria?
 
Video player
1 2 3 4 5 [5]
Bertsoplaza-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/03/10 19:04
Gustatu zaizu?
  worthless bad average good great

Saio ona eta giro hobea Betelun, eta, azkenean, Erika garaile

Bertsolariak
  • Erika Lagoma
  • Miel Mari Elosegi "Luze"
  • Ander Fuentes "Itturri"
  • Iñaki Aleman
  • Aritz Saragueta
  • Iñigo Ibarra
Gai-emailea
Fernando Anbustegi
Data
2009/02/08 17:30:00 GMT+1
Lekua
Beteluko Zigari Elkartea
Ikusleak
150
Txapelketako saiorik biziena izan zen Betelukoa. Elkartea ezin beteago eta lagunarteko giro bikainean, bertsolariek bertsotarako gogo handia erakutsi zuten. Erika Lagoma izan zen aurrena, eta Miel Mari Elosegi "Luze" bigarrena. "Itturri"-k eta Iñaki Alemanek saio polita egin zuten, eta azken honek eragin zituen publikoaren irririk gehienak. Azken biak, Aritz Saragueta eta Iñigo Ibarra, ere txukun aritu ziren. Honela geratu zen sailkapena: Erika Lagomak 192,5, Miel Mari Elosegi "Luze"-k 178, Ander Fuentes "Itturri"-k 175,5, Iñaki Alemanek 172,5, Aritz Saraguetak 169,5 eta Iñigo Ibarrak 165,5. Saio honetako lehenengo biak zuzenean pasako dira finalaurrekoetara, eta Tafallako saioaren zain, hauek dira Julen Zelaieta txapeldunarekin batera txartela poltsikoratu duten bertsolariak: Postuz Aimar Karrika, Jon Barberena, Julio Soto, Iñigo Olaetxea, Erika Lagoma eta Miel Mari Elozegi "Luze"; puntuazioz txartela ziurtatuta dutenak: Bittor Elizagoien, Saioa Alkaiza, Jon Elizetxe, Eneko Lazkoz eta Ander Fuentes "Itturri". Tafallako saioko emaitzaren arabera sailkatzeko aukerak dauzkatenak: Iñaki Aleman, Alazne Untxalo, Aritz Saragueta, eta Iñigo Ibarra edo Iker Gorosterrazu (bi hauek berdinduta daude 165,5 punturekin). Tafallako saioan, beraz, bi pasako dira postuz, eta gainontzekoek ere 172,5 puntuko langa gaindituz gero, zuzenean lortuko dute txartela. Hortik behera, ikusi egin behar. Emoziorik behintzat ez da faltako.
Copyright 2008, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. Bertsoplaza. (2009, febrero 10). Saio ona eta giro hobea Betelun, eta, azkenean, Erika garaile. Retrieved septiembre 21, 2009, from Bertso Plaza Web site: http://bertsoplaza.tv/erabiltzaileak/Bertsoplaza/saio-bizia-betelun-eta-azkenean-erika-garaile. All Rights Reserved.
Contribute!
contribute with your material
Azken komentarioak
Zarautzeko kopla lehiaketa 2007.12.21 BERTSOZALEA [Anonimo, 2009/04/27]
Aramaio bukaerako agurrak eta puntuazioa Hawax [Aramaixotarra, 2009/03/25]
Eneko Lazkoz: "Pena da puntu bakarrean hiru bertsolari geratu eta ni hirugarrena izatea" Epaileak [Anonimo, 2009/02/26]
"Maitasuna da bizi izateko" A.M.Peñagarikano Gaia [Oñati, 2009/02/18]
Jon Maia Bertso Egunean 2009an berriz [Eneko, 2008/12/01]
Egoitz Gorosterrazu eta Garazi Taberna zortziko txikian egaña [andoni, 2008/11/28]
Muskizko kanporaketa. 8 H. Petuya eta Salaberria Mikel Petuyaz [begoña gomez, 2008/11/01]
Luhusoa Kartzela Odei ikaragarria [aitor etchechuri, 2008/10/30]
Luhusoa Kartzela Odei aupa odei! [Hunki, 2008/10/29]
Luhusoa Kartzela Odei odei finalian [lorea, 2008/10/28]
 

Hemen zaude: Hasiera Erabiltzaileak Bertsoplaza Saio ona eta giro hobea Betelun, eta, azkenean, Erika garaile
Plonerekin eginda