Historikoak

Garai bateko bertso saioak ikusteko aukera duzu hemen. Gozatu!
[03:11]
1 2 3 4 5 [2]
Ikustaldiak: [204]

Maialenen postala; 2001eko Belodromoa

Bertsolariak

Maialen Lujanbio

Gai-emaileak

Bernardo Mandaluniz

Ikusleak

9000

Data

2001/12/16

Lekua

Donostiako Belodromoa

Historikoen sailean 2001eko Txapelketa Nagusiko buruz burukoa gogoratzen genuen Iñurrategi aipatuz Andoni Egañak kantatutako bertsoarekin.Horrek bati baino gehiagori Maialenen postala gogora arazi dio eta oraingo historikoan ekarri dugu Lujanbiok kantatutakotik lehen bertso hura. Makalutik jaso zuen postala deskribatu zuenekoa.Hitzetik Hortzerako bere komentarioak, lehen bertsoa eta transkribapena sailean hiru bertsoak idatzita. Gogoratzeko modukoa!

[02:29]
1 2 3 4 5 [3]
Ikustaldiak: [340]

Iñurrategiren omenez, Egañak 2001eko final handian

Bertsolariak

Andoni Egaña

Gai-emaileak

Bernardo Mandaluniz

Ikusleak

9000

Data

2001/12/16

Lekua

Donostiako Belodromoa

2000ko uztailaren 28an utzi zuen bizia mendian Felix Iñurrategik. Urte eta piku geroago gaiak (edo bertsolariaren barruak?) horrela aginduta Andoni Egañak gogoratu zuen Belodromoan jokatu zen Txapelketa Nagusiko final gogoangarri hartan. Gashenbrung IIan dago gorpua, baina Egañak adierazi zuen eran gure artean dago Felix. Hemen, final ostean Hitzetik Hortzeran Andonik bertso horri buruz emandako azalpenak eta bertsoa bera. Transkripzio atalean berriz, hiru bertsoak idatzita, eta txapelketako liburuan horri buruz Joxerra Garziak egindako komentario interesgarria aurkituko dituzu.

[02:54]
1 2 3 4 5 [8]
Ikustaldiak: [726]

Egaña plazerrari buruz

Bertsolariak

Andoni Egaña

Gai-emaileak

Laxaro Azkune

Data

1998/05/01

Lekua

Legazpi

Legazpin duela 10 urte Laxaro Azkunek jarritako gaiari bertso gogoangarriok kantatu zizkion Egañak.

[04:12]
1 2 3 4 5 [7]
Ikustaldiak: [478]

Oiartzun 89-06-02

[02:46]
1 2 3 4 5 [18]
Ikustaldiak: [797]

Osinalde saria 1991: Kartzelako lana

Bertsolariak

Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia, Martin Rezabal "Olaso"

Ikusleak

80

Lekua

Gabiriko Osinalde Elkartea

Igor Elortza eta Unai Iturriaga BECen lehiatuko dira txapel handiaren bila datorren larunbatean. Txapelketetan denbora asko daramate ordea. Hau da horren adibide, 1991ko Osinalde sariketa. Kartzelako lanean gai hau jarri zieten: "Neska batekin zita egin duzu, bere zain zaude, baina ez da inondik ageri". Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia eta Martin Rezabal "Olaso"-ren bertso bana duzue hemen. Txapela Igor Elortzak jantzi zuen, orduan 15 urte baino ez bazituen ere. Bigarren, Jon Maia sailkatu zen.

[02:28]
1 2 3 4 5 [12]
Ikustaldiak: [628]

Ezeren faltik ez du izango Noe Handiaren arkak

Bertsolariak

Anjel Mari Peñagarikano

Gai-emaileak

Nikolas Segurola

Data

1990/06/20

Lekua

Elgoibarko San Pedro Jatetxea

Kontu egin ezak Noe haizela, ez zekiagu hurrengo dilubioa zerezkoa izango degun, edo harri erauntsizkoa edo eztanda nuklear bat, edo zer izango dugun. Kuestioa dek gauza premiazkoenak edo hik gogozkoen dituanak gordetzea edo jasotzea komeni dela hire arka edo txalupa horretan. Esaiguk zer.

[05:45]
1 2 3 4 5 [6]
Ikustaldiak: [756]

"Baina gizonak ez nau ikusten, edo ez nau ikusi nahi"

Bertsolariak

Maialen Lujanbio

Gai-emaileak

Mikel Taberna

Ikusleak

700

Data

2001/11/17

Lekua

Etxarri-Aranatzeko Udal Pilotalekua

2001eko Txapelketa Nagusian Etxarri-Aranatzeko final aurrekoan gai hau jarri zioten Maialen Lujanbiori: "Jubilatu zinenetik maiz joaten zara mendira bakarrik, nahiz zure seme-alabek beste norbaitekin joatea hobe dela esan. Gaur, maldan gora zoazela, ondoezak jota lurrera erori zara. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan." Orduan botatako bertso gogoangarriak dakarzkigu hona, guztion gozagarri. Doinua: 16ko handia, Haizea Dator Ifarraldetik. (Ikus transkribapena)

[01:07]
1 2 3 4 5 [20]
Ikustaldiak: [1334]

Sarasua eta Egaña batera inprobisatzen

Bertsolariak

Jon Sarasua, Andoni Egaña

Data

1993/05/08

Lekua

Zestoa

Zestoan 1993ko maiatzaren 8an egindako esperimentua. Egañak bertsoa bota ahala, Sarasuak, ezpainak irakurrita, bigarren ahotsa egin zion bat-batean.

[04:37]
1 2 3 4 5 [10]
Ikustaldiak: [1497]

"Maitasuna da bizi izateko" A.M.Peñagarikano

Bertsolariak

A.M.Peñagarikano

Gai-emaileak

Pello Urretabizkaia

Lekua

Beasain

1991ko azaroaren 15ean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Anjel Mari Peñagarikanok ateratako doinu berria. Beasainen kartzelakoan bota zituen bertso hauek gerora txapeldun izango zenak. Doinuak arrakasta izan zuen, eta orain gutxixeago erabiltzen bada ere, 90. hamarkadan bakarkako lanetan doinu erabilienetakoa izan zen.

Komentarioak [ 1 ]
Oñati
Gaia
[02:07]
1 2 3 4 5 [47]
Ikustaldiak: [3174]

Lazkao Txikik ispiluari botatakoak

Bertsolariak

Lazkao Txiki

Gai-emaileak

Joxerra Gartzia

Ikusleak

120

Lekua

Mutiloako Mujika jatetxea

1989ko uztailaren 3an Mutiloako Mujika jatetxean Lazkao Txikik ispiluari botatako bertso antolojikoak.

RSS Feed
Contribute!
contribute with your material
Azken komentarioak
Zarautzeko kopla lehiaketa 2007.12.21 BERTSOZALEA [Anonimo, 2009/04/27]
Aramaio bukaerako agurrak eta puntuazioa Hawax [Aramaixotarra, 2009/03/25]
Eneko Lazkoz: "Pena da puntu bakarrean hiru bertsolari geratu eta ni hirugarrena izatea" Epaileak [Anonimo, 2009/02/26]
"Maitasuna da bizi izateko" A.M.Peñagarikano Gaia [Oñati, 2009/02/18]
Jon Maia Bertso Egunean 2009an berriz [Eneko, 2008/12/01]
Egoitz Gorosterrazu eta Garazi Taberna zortziko txikian egaña [andoni, 2008/11/28]
Muskizko kanporaketa. 8 H. Petuya eta Salaberria Mikel Petuyaz [begoña gomez, 2008/11/01]
Luhusoa Kartzela Odei ikaragarria [aitor etchechuri, 2008/10/30]
Luhusoa Kartzela Odei aupa odei! [Hunki, 2008/10/29]
Luhusoa Kartzela Odei odei finalian [lorea, 2008/10/28]
 

Hemen zaude: Hasiera Historikoak
Plonerekin eginda