Video player
Uxue Alberdi Lizardiko finalera. Besteek zain egon beharko dute
- Bertsolariak
- Uxue Alberdi
- Unai Gaztelumendi
- Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”
- Maddalen Arzallus
- Julio Soto
- Hodei Iruretagoiena
- Oihana Bartra
- Maialen Velarde.
- Gaijartzailea
- Motxian bertso eskola
- Aurkezlea
- Nahikari Gabilondo
- Data
- 2009/08/27 23:00:00 GMT+2
- Lekua
- Kurpil elkartea
- Ikusleak
- 40
Lizardi sariketako lehen kanporaketan Uxue Alberdi izan zen puntu gehien pilatu zituen bertsolaria. Beraz, datorren ostiralean (2009-09-04) jokatuko den Lizardiko finalean izango da.
Berarekin batera Kurpil elkartean kantatutakoak bigarren kanporaketaren zain egon beharko dute finalean izango diren edo ez jakiteko. Hurrenez hurren honela geratu ziren beste zazpi bertsolariak.
2. Unai Gaztelumendi, 3. Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, 4. Maddalen Arzallus, 5. Julio Soto, 6. Hodei Iruretagoiena, 7. Oihana Bartra eta 8. Maialen Velarde.
Ez zen jende asko izan Kurpil elkartean afaltzen, baina ondoren hurbildu ziren entzule batzuk eta saioa ez bazen punta puntakoa ere izan, maila handia erakutsi zuten bertsolariek eta bertsoaldi ederrak utzi zituzten. Zortziko handian, zortziko txikian eta hamarreko txikian egin zuten ofiziotan, eta oraingoz horietako muestra bana igo dugu.
Copyright 2008,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
Bertsoplaza. (2009, agosto 28). Uxue Alberdi Lizardiko finalera. Besteek zain egon beharko dute. Retrieved septiembre 21, 2009, from Bertso Plaza Web site: http://bertsoplaza.tv/uxue-alberdi-lizardiko-finalera-besteek-zin-egon-beharko-dute.
All Rights Reserved.