Guztiak

[05:56]
1 2 3 4 5 [0]
Ikustaldiak: [75]

Hondarribian futbol-kontuak

Bertsolariak

Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi

Gaijartzailea

Egoitz Aizpuru

Ikusleak

450

Data

2009/08/29 20:00:00 GMT+2

Lekua

Hondarribiko Santiago kalea

Egoitz Aizpuru gai-jartzaileak galdera hauxe egin zien Jon Maia, Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio eta Anjel Mari Peñagarikanori: nola bizi duzue zuek futbola? Denetako erantzunak egon ziren.

[20:21]
1 2 3 4 5 [0]
Ikustaldiak: [137]

Lizardiko bigarren kanporaketan ere gehiago zegoen

Bertsolariak

Agin Rezola, Aitor Urbieta, Miren Amuriza, Haritz Casabal, Oihana Iguaran, Beñat Iguaran, Jokin Labaien, Iñaki Viñaspre

Gaijartzailea

Motxian bertso eskola

Gai-emaileak

Nahikari Gabilondo

Ikusleak

35

Data

2009/08/28 23:00:00 GMT+2

Lekua

Kurpil elkartea

Eman zuen bai bigarren kanporaketak ere, eta hemen dakarzkigu beste bertsoaldi batzuk. Finalera pasa ziren hiruren puntu erantzunak. Miren Amuriza eta Jokin Labaienen artekoa zortziko handian dibortzio baten bueltan, Beñat Iguaran eta Jokin Labaien familiako enpresa auzitan edo Agin Rezola eta Iñaki Viñaspre hamarreko txikian. Gogoratu FINALA ostiralean irailaren 4ean, Zarautzko zinema pilotalekuan izango dela. Seikote honek kantatuko du: Uxue Alberdi, Agin Rezola, Unai Gaztelumendi, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Aitor Urbieta eta Miren Amuriza.

[22:03]
1 2 3 4 5 [3]
Ikustaldiak: [173]

Lizardi lehen kanporaketa: Bertso gehiago

Bertsolariak

Uxue Alberdi, Unai Gaztelumendi, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Maddalen Arzallus, Julio Soto, Hodei Iruretagoiena, Oihana Bartra, Maialen Velarde.

Gaijartzailea

Motxian bertso eskola

Gai-emaileak

Nahikari Gabilondo

Ikusleak

40

Data

2009/08/27 23:00:00 GMT+2

Lekua

Kurpil elkartea

Bertsoplazan aurrekoa azaldutako baino bertsoaldi eta bertsolari gehiago izan ziren Zarautzen kantuan lehen kanporaketan. Beste batzuk dakarzkigu oraingoan. Maialen Velarde eta Maddalen Arzallus paroan eta familia esperoan. Unai Gaztelumendi eta Oihana Bartra karrera bukatu eta lana egin edo ez eztabaidan. Oihana bera Julio Sotorekin pelikula pornoa ikustera (egitera) joanda edo Uxue Alberdi eta Maialen Velarde txikitako argazkiei begira. Gogoratu FINALA ostiralean irailaren 4ean, Zarautzko zinema pilotalekuan izango dela gaueko 22:00etan Seikote honek kantatuko du: Uxue Alberdi, Agin Rezola, Unai Gaztelumendi, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Aitor Urbieta eta Miren Amuriza

[17:32]
1 2 3 4 5 [0]
Ikustaldiak: [140]

Agin Rezolarekin batera, gainerako Lizardiko finalistak

Bertsolariak

Agin Rezola, Aitor Urbieta, Miren Amuriza, Haritz Casabal, Oihana Iguaran, Beñat Iguaran, Jokin Labayen, Iñaki Viñaspre

Gaijartzailea

Motxian bertso eskola

Gai-emaileak

Egoitz Aizpuru

Ikusleak

35

Data

2009/08/28 23:00:00 GMT+2

Lekua

Kurpil elkartea

Lizardi sariketako bigarren kanporakean, Agin Rezola nagusitu zen eta zuzeneko pasea eskuratu. puntuen arabera. Saio horretako beste bi bertsolari sailkatu ziren Honela geratu zen saioko sailkapena. 1. Agin Rezola, 2. Aitor Urbieta, 3. Miren Amuriza, 4. Haritz Casabal, 5. Oihana Iguaran, 6. Beñat Iguaran, 7. Jokin Labaien eta 8. Iñaki Viñaspre. Bi sailkapen saioak eginda, datorren ostiralean irailaren 4ean, Zarauzko zinema pilotalekuan gaueko hamarretan, seikote honek kantatuko du: Agin Rezola, Uxue Alberdi, Aitor Urbieta, Unai Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Arkaitz Oiartzabal

[16:46]
1 2 3 4 5 [1]
Ikustaldiak: [231]

Uxue Alberdi Lizardiko finalera. Besteek zain egon beharko dute

Bertsolariak

Uxue Alberdi, Unai Gaztelumendi, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Maddalen Arzallus, Julio Soto, Hodei Iruretagoiena, Oihana Bartra, Maialen Velarde.

Gaijartzailea

Motxian bertso eskola

Ikusleak

40

Data

2009/08/27 23:00:00 GMT+2

Lekua

Kurpil elkartea

Lizardi sariketako lehen kanporaketan Uxue Alberdi izan zen puntu gehien pilatu zituen bertsolaria. Beraz, datorren ostiralean (2009-09-04) jokatuko den Lizardiko finalean izango da. Berarekin batera Kurpil elkartean kantatutakoak bigarren kanporaketaren zain egon beharko dute finalean izango diren edo ez jakiteko. Hurrenez hurren honela geratu ziren beste zazpi bertsolariak. 2. Unai Gaztelumendi, 3. Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, 4. Maddalen Arzallus, 5. Julio Soto, 6. Hodei Iruretagoiena, 7. Oihana Bartra eta 8. Maialen Velarde. Ez zen jende asko izan Kurpil elkartean afaltzen, baina ondoren hurbildu ziren entzule batzuk eta saioa ez bazen punta puntakoa ere izan, maila handia erakutsi zuten bertsolariek eta bertsoaldi ederrak utzi zituzten. Zortziko handian, zortziko txikian eta hamarreko txikian egin zuten ofiziotan, eta oraingoz horietako muestra bana igo dugu.

[12:09]
1 2 3 4 5 [1]
Ikustaldiak: [196]

Itsasoko jaietan, Apalategi eta Elortza libre-libre

Bertsolariak

Igor Elortza, Iñaki Apalategi

Ikusleak

120

Data

2009/08/22 22:30:00 GMT+2

Lekua

Itsasoko plaza

Ezkio-Itsaso udalerriko Itsaso auzoan ziren festak San Bartolometan. Bertan, afariaren ondoren alboko herrikoa, Beasaingoa, den Iñaki Apalategi eta Igor Elortza durangarra aritu ziren librean kantuan. Bertako giroa, elkarri adarra jotzea edo hurrengo egunean jokatzekoa zen gizon-proba izan zituzten kantagai. Hona hemen hiru zati.

[22:27]
1 2 3 4 5 [1]
Ikustaldiak: [232]

Arrasaten, Ulibarri auzoan, udako saioa

Bertsolariak

Amets Arzallus, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Amaia Agirre

Gaijartzailea

Jokin Labaien

Ikusleak

200

Data

2009/08/22 22:30:00 GMT+2

Lekua

Arrasateko Ulibarri auzoa

Amets Arzallus, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Amaia Agirre ziren kantuan Jokin Labaienen esanetara. Hasieratik udako gaiak aipatzeko eskatu zien eta gero azaltzen joan ziren horiek eta antzekoak. Batzuk serioago, baina batez ere umoretik eraman zituzten gehienak. Udako saioek ohi duten moduan.

[00:58]
1 2 3 4 5 [1]
Ikustaldiak: [187]

“Maitatzen ditugulako”

Bertsolariak

Oihana Bartra

Gaijartzailea

Joxerra Bilbao

Ikusleak

200

Data

2009/08/20 13:00:00 GMT+2

Lekua

Santiago plaza

Nahi gabe ere, protagonista bihurtu zen Oihana Bartra Bilboko saioan. Bilbotarra berandu etorri zen ertzaintzak bere konpartsakideekin Kaskagorrin atxilotuta eduki ondoren. Saioa bukatu ondorengo AGURREAN laburbildu zuen gertatutakoa.

[09:30]
1 2 3 4 5 [1]
Ikustaldiak: [109]

Prostituta eta polizia

Bertsolariak

Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi

Gaijartzailea

Joxerra Bilbao

Ikusleak

200

Data

2009/08/20 13:00:00 GMT+2

Lekua

Santiago plaza

Bilboko Santiago plazako saioan. Berriro ere ertzaina paperean. Oraingoan Beñat Gaztelumendi. Miren Artetxe prostituta izango da. Komisaldegian osatuko dute elkarrizketa. Gaiak katxondeo erreza badakar ere, serio, edo behintzat sinesgarria, osatuko dute elkarrizketa hori.

[05:20]
1 2 3 4 5 [0]
Ikustaldiak: [66]

Ugartetxea ertzainak pegatina kendu nahi dio Gaztelumendiri.

Bertsolariak

Beñat Ugartetxea, Beñat Gaztelumendi

Gaijartzailea

Joxerra Bilbao

Ikusleak

200

Data

2009/08/20 13:00:00 GMT+2

Lekua

Santiago plaza

Bi Beñat. Bakoitza bere paperean, zintzo aritu ziren biak. Ertzaina irudikatuz bizkaitarra eta preso baten anaia gipuzkoarra. Zortziko txikian, markesaren alaba doinuan egun eman daiteken, emateko denborarik hartuz gero, eztabaidan

RSS Feed
Contribute!
contribute with your material
Azken komentarioak
Zarautzeko kopla lehiaketa 2007.12.21 BERTSOZALEA [Anonimo, 2009/04/27]
Aramaio bukaerako agurrak eta puntuazioa Hawax [Aramaixotarra, 2009/03/25]
Eneko Lazkoz: "Pena da puntu bakarrean hiru bertsolari geratu eta ni hirugarrena izatea" Epaileak [Anonimo, 2009/02/26]
"Maitasuna da bizi izateko" A.M.Peñagarikano Gaia [Oñati, 2009/02/18]
Jon Maia Bertso Egunean 2009an berriz [Eneko, 2008/12/01]
Egoitz Gorosterrazu eta Garazi Taberna zortziko txikian egaña [andoni, 2008/11/28]
Muskizko kanporaketa. 8 H. Petuya eta Salaberria Mikel Petuyaz [begoña gomez, 2008/11/01]
Luhusoa Kartzela Odei ikaragarria [aitor etchechuri, 2008/10/30]
Luhusoa Kartzela Odei aupa odei! [Hunki, 2008/10/29]
Luhusoa Kartzela Odei odei finalian [lorea, 2008/10/28]
 

Hemen zaude: Hasiera
Plonerekin eginda