Nabigazioa
Saioa hasi


Pasahitza ahaztuta?
Erabiltzaile berria?
 

Bizkaiko bertsolari Txapelketa 2008

Bizkaiko Txapelketako saioen aukeraketa.
[56:23]
1 2 3 4 5 [1]
Ikustaldiak: [828]

Igor Elortza nagusi Zeanuriko kanporaketan

Bertsolariak

Iker Belaustegi, Arrate Illaro, Itsaso Paia, Eñaut Uruburu, Iñaki Iturriotz, Igor Elortza

Ikusleak

300

Data

2008/10/18 17:30:00 GMT+2

Lekua

Zeanuriko frontoia

Igor Elortza durangarrak lortu du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako bigarren txartela. 300 bat lagun inguru batu ziren Zeanuriko frontoian zapatu arratsaldean, txapelketako bigarren kanporaketa ikusi eta entzuteko. 424,5 puntu lortu zituen Igor Elortzak. Bigarren Algortako Arrate Illarok egin zuen 369,5 punturekin. Hirugarren Eñaut Uruburuk (367), laugarren Iker Belaustegik (361,5), bosgarren Iñaki Iturriotzek (359) eta seigarren Itsaso Paiak (345).

[55:54]
1 2 3 4 5 [3]
Ikustaldiak: [673]

Eneko Abasolo Mendexako kanporaketan irabazle

Bertsolariak

Eñaut Intxaurraga, Xabier Enbeita, Eneko Abasolo "Abarkas", Garikoitz Sarriugarte, Olatz Ibarluzea, Xabat Galletebeitia.

Ikusleak

400

Data

2008/10/12 17:30:00 GMT+2

Lekua

Mendexako frontoia

Eneko Abasolo "Abarkas" izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketan irabazle 392,5 punturekin. Beraz, finalaurrekoetara sailkatu da zuzen-zuzenean. Hurrenez hurren sailkatu diren Eñaut Intxaurraga (380,5), Xabier Enbeita (365,5), Garikoitz Sarriugarte (364), Olatz Ibarluzea (342,5) eta Xabat Galletebeitiak (338,5) lortutako puntuazioen arabera izango dute sailkatzeko aukera. Mendexako frontoia bete-bete egon da. 400 lagunek jarraitu dute txapelketako lehen kanporaketa.

[59:36]
1 2 3 4 5 [5]
Ikustaldiak: [864]

Oihana Bartra finalaurrekoetara sailkatu den hirugarrena

Bertsolariak

Mikel Petuya, Ander Salaberria, Oihana Bartra, Julen Erezuma, Jabier Olibares, Peru Vidal

Ikusleak

220

Data

2008/10/25 17:30:00 GMT+2

Lekua

Muskizko Meatzari Aretoa

Muskizko Meatzari Aretoan 220 lagun batu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa jarraitzeko. Bertsolariak sei, bakoitza Bizkaiko punta batekoa: Mikel Petuya Barakaldokoa, Ander Salaberria durangarra, Oihana Bartra bilbotarra, Julen Erezuma Gernika-Lumokoa, Jabier Olibares zeaniztarra eta Peru Vidal Leioakoa. Bata eta bestearen jarraitzaileak animoak ematen fin ibili ziran. Punturik gehien, saioaren amaieran, Oihana Bartrak eskuratu zuen: 402.5.

[01:03:27]
1 2 3 4 5 [2]
Ikustaldiak: [907]

Miren Amuriza eta Jone Uria ere finalaurrekoetara

Bertsolariak

Lander Ibarluzea "Atxulua", Arkaitz Zipitria, Gorka Ostolaza, Joseba Artza, Miren Amuriza, Jone Uria

Ikusleak

560

Data

2008/11/02 17:30:00 GMT+1

Lekua

Larrabetzuko frontoia

Kanpoan euria eta hotza izan arren protagonista, Larrabetzuko frontoian giroa bor bor zegoen laugarren kanporaketan. 560 lagunetik gora batu ziren azkenerako eta ez zen aupada, txalo eta animorik falta izan. Bertsolarien artean hiru beterano (Gorka Ostolaza, Joseba Artza eta Lander Ibarluzea) eta hiru estreinatu berri (Arkaitz Zipitria, Miren Amuriza eta Jone Uria). Saioan zehar argi geratu zen gazteak gogor datozela. Izan ere, Miren Amuriza berriztarrak jaso zituen punturik gehien, 403, eta zuzenean pasatuko da finalaurreetara. Bigarren Jone Uria algortarrak egin zuen eta berau ere finalaurreetan izango da, 397,5 punturekin. Hirugarrena Joseba Artza izan zen (379 puntu), laugarrena Gorka Ostolaza (376,5 puntu), bosgarrena Lander Ibarluzea (362 puntu) eta seigarrena Arkaitz Zipitria (318 puntu). Artza eta Ostolazak Zaldibarreko saioaren arabera izango dute aurrera egiteko aukera.

[39:12]
1 2 3 4 5 [0]
Ikustaldiak: [687]

Unai Iturriaga eta Amaia Uribe ere aurrera

Bertsolariak

Amaia Uribe, Manex Sagarna, Mikel Galarza, Unai Iturriaga, Ander Elortegi, Gorka Lazkano

Ikusleak

600

Data

2008/11/09 17:30:00 GMT+1

Lekua

Zaldibarko Olazar pilotalekua

Berriro ere frontoi bete bertsozale. Pankartak, aupadak, txaloak zein animoak. 600 lagun inguru izan ziren bosgarren eta azken kanporaketa saioan pasatutakoaren lekuko. Faboritoa, Unai Iturriaga, izan zen nagusi Zaldibarko Olazar pilotalekuan, 453,5 punturekin eta Amaia Uribe izan zen bigarrena, 372,5 punturekin. Eurak biak izango dira, hain zuzen ere, beste 16 bertsolarirekin batera finalaurrekoetan abesteko aukera izango dutenak. Astebeteko atsedenaldiaren ostean izango da hori. Azaroaren 23tik aurrera.

[01:06:14]
1 2 3 4 5 [0]
Ikustaldiak: [544]

Iratxe Ibarra berriro ere finalean eta Fredi Paia puntuen zain

Bertsolariak

Oihana Bartra, Fredi Paia, Ibon Ajuria, Jone Uria, Iratxe Ibarra, Amaia Uribe

Ikusleak

750

Data

2008/11/23 17:30:00 GMT+1

Lekua

Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian

Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian ez zen girorik falta izan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoan. 750 bertsozale inguru batu ziren azkenerako eta pankarta zein animo oihuak izan ziren nagusi. Saioko irabazlea Iratxe Ibarra izan zen, 540 punturekin, eta, beraz, berriro ere finalean abestuko du markinarrak. Bigarren, ostera, Fredi Paiak egin zuen –524,5 puntu– eta finalean sartzeko aukera asko izan arren, beste bi finalaurreetako puntuazioaren zain egon beharko du. Ibon Ajuriak egin zuen hirugarren (508 puntu), Jone Uriak laugarren (504 puntu), Oihana Bartrak bosgarren (500 puntu) eta Amaia Uribek seigarren (426 puntu)

[01:28:14]
1 2 3 4 5 [0]
Ikustaldiak: [637]

Arkaitz Estiballes ere finalean izango da eta Onintza Enbeita Getxoko saioaren zain

Bertsolariak

Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Joseba Artza, Jabier Olibares, Eneko Abasolo "Abarkas", Arkaitz Estiballes

Ikusleak

900

Data

2008/11/30 17:30:00 GMT+1

Lekua

Markina-Xemeingo pilotalekua

Eguraldi txarrak etxean geratzeko gonbita egin arren, Markina-Xemeingo pilotalekua –pilotaren unibertsitatea– bertsozalez bete zen bigarren finalaurrekoaren harira. 900 bertsozale eta sei bertsolari. Oraingoan punturik gehien Arkaitz Estiballesek jaso zituen, 537,5, hain zuzen ere. Halandaze galdakaoztarrak berriro ere finalean abestuko du. Onintza Enbeita bigarrenak –514 puntu– ere hanka bat finalean dauka, baina Getxon pasatzen denaren arabera lortuko du BECerako txartela. Hirugarren Miren Amurizak (505 puntu) egin zuen, laugarren Joseba Artzak (493 puntu), bosgarren Eneko Abasolo "Abarkas"-ek (480 puntu) eta seigarren Jabier Olibaresek (461 puntu).

[01:33:24]
1 2 3 4 5 [1]
Ikustaldiak: [792]

Erabakita daude zortzi finalistak

Bertsolariak

Eñaut Intxaurraga, Unai Iturriaga, Xabier Paya, Etxahun Lekue, Gorka Ostolaza, Igor Elortza

Ikusleak

1200

Data

2008/12/07 17:30:00 GMT+1

Lekua

Getxoko Santa Eugenia plaza

Domeka arratsaldean izan zan hirugarren eta azken finalaurrekoa Getxoko Santa Eugenia plazako karpan. 1.200 bertsozale, animo, oihu, txalo zaparrada... Final txiki baten antza izan zuen eta puntuazioetan ere igarri zen hori. Unai Iturriaga izan zen irabazlea 575,5 puntugaz eta zuzenean lortu du finalerako txartela. Zuzenean ez, baina finalean egoteko aukera izango dute Igor Elortza (563,5), Xabi Paya (551) eta Etxahun Lekuek (529) ere. Eurekin batera Gernikako finalaurrekotik Iratxe Ibarra irabazlea eta Fredi Paia bigarrena izango dira BECn eta Markinako finalaurrekotik Arkaitz Estiballes irabazlea eta Onintza Enbeita bigarrena.

RSS Feed
Copyright 2008, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. Bertsoplaza. (2008, octubre 10). Bizkaiko bertsolari Txapelketa 2008. Retrieved septiembre 21, 2009, from Bertso Plaza Web site: http://bertsoplaza.tv/bizkaiko-bertsolari-txapelketa-2008. All Rights Reserved.
Contribute!
contribute with your material
Azken komentarioak
Zarautzeko kopla lehiaketa 2007.12.21 BERTSOZALEA [Anonimo, 2009/04/27]
Aramaio bukaerako agurrak eta puntuazioa Hawax [Aramaixotarra, 2009/03/25]
Eneko Lazkoz: "Pena da puntu bakarrean hiru bertsolari geratu eta ni hirugarrena izatea" Epaileak [Anonimo, 2009/02/26]
"Maitasuna da bizi izateko" A.M.Peñagarikano Gaia [Oñati, 2009/02/18]
Jon Maia Bertso Egunean 2009an berriz [Eneko, 2008/12/01]
Egoitz Gorosterrazu eta Garazi Taberna zortziko txikian egaña [andoni, 2008/11/28]
Muskizko kanporaketa. 8 H. Petuya eta Salaberria Mikel Petuyaz [begoña gomez, 2008/11/01]
Luhusoa Kartzela Odei ikaragarria [aitor etchechuri, 2008/10/30]
Luhusoa Kartzela Odei aupa odei! [Hunki, 2008/10/29]
Luhusoa Kartzela Odei odei finalian [lorea, 2008/10/28]
 

Hemen zaude: Hasiera Bizkaiko bertsolari Txapelketa 2008
Plonerekin eginda