Video player
Aimar Karrika faboritoen aurretik Nafarroako Txapelketako lehen kanporaketan
- Bertsolariak
- Aimar Karrika
- Jon Barberena
- Saioa Alkaiza
- Bittor Elizagoien
- Jon ELizetxe
- Alazne Untxalo
- Gai-emailea
- Alaitz Rekondo
- Data
- 2009/01/31 17:30:00 GMT+1
- Lekua
- Auritzeko Kultur Etxea
- Ikusleak
- 125
Etxean jokatzea abantaila dela esanez hasi zen Aimar Karrika, eta azkenean hala izan zen: berari ere sinistea kosta egin zitzaion, baina, poto eta guzti, Jon Barberenari, bigarren egin zuen txapelerako hautagaiari, aurrea hartu zion. Hirugarren egin zuen Saioa Alkaiza iruindarrak. Saio bikaina osatu zuen, eta finalerdietan zeresana emango du, dudarik gabe. Bittor Elizagoien erregular eta fin aritu zen, eta ez zuten beren eguna izan Jon Elizetxe gartzaindarrak eta Alazne Untxalo iturendarrak. Aretoa lepo, Aimar Karrikaren aldeko txalo eta animo ugarirekin hasi zen Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Sailkapena: Aimar Karrika (188), Jon Barberena (187.5), Saioa Alkaiza eta Bittor Elizagoien (185), Jon Elizetxe (178), Alazne Untxalo (170.5). Saio osoa duzue hemen ikusgai.
Copyright 2008,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
Bertsoplaza. (2009, febrero 03). Aimar Karrika faboritoen aurretik Nafarroako Txapelketako lehen kanporaketan. Retrieved septiembre 21, 2009, from Bertso Plaza Web site: http://bertsoplaza.tv/erabiltzaileak/Bertsoplaza/aimar-karrika-faboritoen-aurretik-nafarroako-txapelketalp-lehen-kanporaketan.
All Rights Reserved.