Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Bertsozale Elkartea
Agenda
Xenpelar Dok. Zentroa
Liburutegi Digitala
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv

Babeslea:

Bizkaiko Foru Aldundia

Urriaren 3an hasiko dute 44 bertsolarik Txapelketa Nagusia

Urriaren 3an hasiko dute 44 bertsolarik Txapelketa Nagusia
Urriaren 3an hasi eta abenduaren 13ra arte luzatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bertsoz betetako udazkena izango da. Guztira, 44 bertsolari, 10 epaile eta 10 gai-jartzailerekin batera milaka bertsozale ere protagonista izango dira.

Txapelketa Nagusiari buruzko informazioa www.txapelketanagusia.eu atarian duzue.

Saioetarako sarrerak internetez eskuratu ditzakezua: www.bertsosarrerak.eu atarian.

Mintzola Fundazioak administratzailea behar du

Mintzola Fundazioak administratzailea behar du
Mintzola Fundazioak administratzailea kontratatzeko hautapen prozesua zabaldu du.
Mintzola Fundazioa 2008an sortua da, eta bost erakundek osatzen dute Patronatua: Gipuzkoako Foru Aldundiak, Villabonako Udalak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Kutxak. Helburuak ditu, alde batetik, euskararen ahozko tradizioaren behatoki dinamikoa izatea, eta bestetik, gizarteak ahozko komunikazioaren esparruan dituen premiei erantzun egokia ematea.

Hautapen prozesuan partaide izateko, Curriculum Vitae-a (CV) bidali behar dute hautagaiek, 2009ko urriaren 2a baino lehenago, baloratuko diren esparruen azalpen zehatza eginez, ondorengo helbidera: mintzola@mintzola.com / Mintzola Fundazioa, Subijana Etxea. Kale Nagusia 70, 20150 VILLABONA (Gipuzkoa).

"Bertsolaritza eta Kazetaritza" mintegia Bertsozale Elkartearen eskutik

"Bertsolaritza eta Kazetaritza" mintegia Bertsozale Elkartearen eskutik
Bertsolaritzaz komunikabideetan jardun nahi duten kazetariei bertsolarien jarduna aztertzeko baliabideak ematea eta sakondu nahi duten gainontzekoei bertsolaritzara hurbiltzea da mintegiaren helburua.

Goizeko jardun bi izango dira, irailaren 24an eta 25ean, 10:00etatik 13:30etara.
Irakasleak Karlos Aizpurua eta Arkaitz Goikoetxea izango dira.

Bertsozale Elkartearen egoitza nagusian izango da, Villabonako Mintzola ahozko lantegian. (Kale Nagusia 70, Villabona, Gipuzkoa)

Izena irailaren 18a bitartean eman daiteke info@txapelketanagusia.eu helbide elektronikora mezu bat igorriz.

Euskaldun berrientzako bertso eskola

Euskaldun berrientzako bertso eskola
Bigarren urtez, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak ekimen interesgarria jarri du martxan. Euskara ikasten ari diren ikasleei bertsogintzan lehen urratsak emateko aukera ematen die Eskolak, propio horretarako antolatutako tailerraren bitartez. Urrian hasiko den ikasturteari begira, bi maila eskaini dituzte, bata bertso saio baten nondik norakoa ulertzeko; eta bestea, bertsotan hasteko. Aurrematrikulazioa irailaren 9 arte egiten ahal da, 629301313 telefonoan.

Bertsosarrerak.eu atarian eskuratuko dituzu Txapelketako saioetarako sarrerak. Bertsosarrerak.eu atarian eskuratuko dituzu Txapelketako saioetarako sarrerak.
Bertsozalea :: Bertsozale Elkartearen Berripapera :: 2009ko iraila Bertsozalea :: Bertsozale Elkartearen Berripapera :: 2009ko iraila
Abian da Okelar bertsopaper sariketa Abian da Okelar bertsopaper sariketa
Lanak urriaren 12a baino lehen bidali behar dira.
A G E N D A
iraila
al
ar
az
oe
oi
la
ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        
Laurotako jaiak
Laurotako Mikel Enparatzan, LOIU.
2009-09-29, 20:00

Ikusi berriak

 

Babeslea:

eun grupo - Innovación en Sistemas de Archivo y Almacenaje

 

Euskaraz bai

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com