Video player
Silveira eta sorpresak nagusi Nafarroako Txapelketako azken kanporaketan
- Bertsolariak
- Xabier Silveira
- Xabier Legarreta "Arano"
- Joxe Juan Zubieta "Etxabe"
- Xabier Terreros
- Diego Riaño
- Ekaitz Astiz
- Gai-emailea
- Fernando Anbustegi
- Data
- 2009/02/14 17:30:00 GMT+1
- Lekua
- Tafallako Kube Dantzalekua
- Ikusleak
- 150
Xabier Terreros iazko finalista Nafarroako Txapelketatik kanpora geratu da. Baita Diego Riaño, azken urteotan finalaurrekoetan aritu dena, ere. Silveirak puntu bateko aldea atera zion Legarretari eta honek beste batekoa Etxaberi. Hirurek egin zuten saio ona. Hortik aurrerako koxka handia izan zen, eta entzuleen aurpegietan sorpresa antzeman zitekeen, puntuazioei zegokienean. Tafallak oso ondo erantzun zuen, eta Kube dantzalekua erabat bete zen bertsolariak ikusteko. Sailkapena: Xabier Silveirak 187, Xabier Legarreta "Arano"-k 186, Joxe Juan Zubieta "Etxabe"-k 185, Xabier Terrerosek 167, Diego Riañok 165,5 eta Ekaitz Astizek 153,5. Finalaurrekoetan 18 bertsolari hauek kantatuko dute: Julen Zelaieta, Julio Soto, Erika Lagoma, Aimar Karrika, Xabier Silveira, Jon Barberena, Xabier Legarreta "Arano", Joxe Juan Zubieta "Etxabe", Saioa Alkaiza, Bittor Elizagoien, Miel Mari Elosegi "Luze", Iñigo Olaetxea, Jon Elizetxe, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes "Itturri", Iñaki Aleman, Alazne Untxalo eta Aritz Saragueta.
Copyright 2008,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
Bertsoplaza. (2009, febrero 16). Silveira eta sorpresak nagusi Nafarroako Txapelketako azken kanporaketan. Retrieved septiembre 21, 2009, from Bertso Plaza Web site: http://bertsoplaza.tv/erabiltzaileak/Bertsoplaza/silveira-eta-sorpresak-nagusi.
All Rights Reserved.