Historikoen biltegia
Iñurrategiren omenez, Egañak 2001eko final handian
Bertsolariak
Andoni Egaña
Gai-emaileak
Bernardo Mandaluniz
Ikusleak
9000
Data
2001/12/16
Lekua
Donostiako Belodromoa
2000ko uztailaren 28an utzi zuen bizia mendian Felix Iñurrategik. Urte eta piku geroago gaiak (edo bertsolariaren barruak?) horrela aginduta Andoni Egañak gogoratu zuen Belodromoan jokatu zen Txapelketa Nagusiko final gogoangarri hartan. Gashenbrung IIan dago gorpua, baina Egañak adierazi zuen eran gure artean dago Felix. Hemen, final ostean Hitzetik Hortzeran Andonik bertso horri buruz emandako azalpenak eta bertsoa bera. Transkripzio atalean berriz, hiru bertsoak idatzita, eta txapelketako liburuan horri buruz Joxerra Garziak egindako komentario interesgarria aurkituko dituzu.
Maialenen postala; 2001eko Belodromoa
Bertsolariak
Maialen Lujanbio
Gai-emaileak
Bernardo Mandaluniz
Ikusleak
9000
Data
2001/12/16
Lekua
Donostiako Belodromoa
Historikoen sailean 2001eko Txapelketa Nagusiko buruz burukoa gogoratzen genuen Iñurrategi aipatuz Andoni Egañak kantatutako bertsoarekin.Horrek bati baino gehiagori Maialenen postala gogora arazi dio eta oraingo historikoan ekarri dugu Lujanbiok kantatutakotik lehen bertso hura. Makalutik jaso zuen postala deskribatu zuenekoa.Hitzetik Hortzerako bere komentarioak, lehen bertsoa eta transkribapena sailean hiru bertsoak idatzita. Gogoratzeko modukoa!
