A+ | A- | Reset
 
   
 
 
Aurkezpena
 
   
Menu nagusia
Aurkezpena
Antolakuntza
Ezaugarriak
Materialak
IZEN-EMATEA
Ohiko galderak
Asmoz Sarbidea





EHU Sarbidea





 
Aurkezpena

Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikazko ezagutza sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da Hizkuntza Plangintza Unibertsitateko Espezialista.

Bestalde, internet gauza asko egiteko modua aldatzen ari dela ezin ukatu daiteke, besteak beste, ikasteko era, hala munduan zehar nola Euskal Herrian bertan; izan ere, jende askok garbi ikusi du edozein unetan eta edozein tokitatik nonahi egon litezkeen irakasle hoberenekin ikastea ezinezkoa dela orain arteko heziketa eredua jarraituz gero, baina, bai, ordea internet erabiliz.

Hizkuntza Plangintzak, aurrez-aurreko irakaskuntzaren eta irakaskuntza birtualaren abantailak uztartuta, diseinu malguari eusten dio. Malgutasun horren haritik, graduondokoak iraupen nahiz edukien aldetik aniztasun handia eskaintzen du, horrekin soziolinguistika gaietako balizko ikasle mota ezberdinei eta beren premiei aurre egiteko asmoz.

Hizkuntza Plangintza graduondokoak Unibertsitate Espezialista izaera du eta Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Titulua da.

 
 

 Hiznet ikastaroa komunikabideetan !



Antolatzailea



Kudeatzailea

Laguntzaileak

Eusko Jaurlaritza - kultura saila
Kultura Saila


soziolinguistika klusterra


UEU
EUDEL bekak
EUDEL bekak
Sindikatu
   
 
   
 
Copyright Infotmation overhere. | designed by CanaanDesign