Aurkezpena |
IDAZLE ESKOLAk edozein lanetan euskaraz idazteko gaitasuna bermatzea du helburu. Horrekin batera, baita, orain arte nagusiki erdaraz aritu diren alorretan eskola sortzea, alegia, alor horietarako ereduak sortzea. Horiek horrela, IDAZLE ESKOLA honek, euskara oraindik ohikoa ez den alorretan erabilgarri egiteko baliabideak eskaini nahi ditu, aldi berean, hizkuntzen ukipenaren ondorioak ezagutzen eta gainditzen laguntzeko. Euskararen egoera soziolinguistikoak idazle literarioaren eta idazle profesionalaren arteko ezezagutza eragin du. IDAZLE ESKOLAren hirugarren helburua, arlo hauetan euskaraz egiten denaren eta egin daitekeenaren berri ematea da. Horretarako, idazle profesionalei idazle literarioak erabili ohi dituen baliabide erretoriko eta estilistikoak ezagutaraziko die eta idazle literarioek beste zenbait alorretan egiten ari diren lanaren berri emango diote. Ikasle mota hauek kontutan hartuta, Idazle Eskolak bi idazketa mota landuko ditu: idazketa literarioa eta idazketa profesionala -lan-arloko zein ikasketa-arloko idazketa, alegia. Horretarako bi ikasturte beharko dira (300 eskola-ordu antolatzeko moduan). Zenbait gai ikasle guztientzako baliagarriak izango dira, nahiz eta ikasle kopuruaren arabera, eta antolaketaren arabera, gerta daitekeen batera ez ematea. ADMINISTRAZIOA EUSKARAZ, NABARRA eta BETERRIKO LIBURUAN ere ohikoak dira IDAZLE ESKOLAkoen kolaborazioak. Hiru ardatz:
|