IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   






Kilometroak 2009: Zurriola ikastolan

Igandean, urriak 4, egingo da Kilometroak 2009, Gipuzkoako ikastolen jai handia, Donostiako Zurriola ikastolan. hIREKIn MUNDURA da euskararen lagun guztiak ikastolen jaiaren inguruan bildu nahi dituztela adierazteko sortu duten aurtengo leloa. Xabier Elortzak prestatu duen kantaren letrak dioen moduan: Ireki mundura / Ta ilusioz ekin / Hirekin mundura / Biok elkarrekin.

Osorik irakurri
 

2009-09-29

Administrazioa
Donostian metroa jartzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak
Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Donostian metroa egiteko lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo. Horren arabera, metroa bi erakundeen artean finantzatuko dute, eta lanen kudeaketaz arduratuko den elkarte publiko bat sortuko dute. Hirian lau geldialdi egingo dituen metroa jartzeaz gain, Topoaren ibilbidea Irundik Hondarribiara luzatzea aurreikusten du proiektuak. Egitasmoak 700 milioi euro inguruko aurrekontua izango du eta obrak burutzean erabiltzaile kopurua zazpi milioitik 25 milioitara hazi daiteke. (El Mundo)
- Metroa bultzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute, apustu garrantzitsua delako Irutxuloko Hitza
- Donostiako metroa egiteko lankidetza ituna sinatu dute Jaurlaritzak eta Aldundiak Berria
- Gobierno Vasco y Diputación consolidan la construcción del Metro de Donostialdea El Diario Vasco
- El metro de Donostialdea elevaría de 7 a 25 millones los usuarios del Topo Deia
- El metro de Donostialdea elevaría de 7 a 25 millones los usuarios del Topo Noticias de Gipuzkoa
- El futuro metro de Donostialdea espera dar servicio a 25 millones de viajeros El País

Hirigintza
EAJk dio Gipuzkoako Foru Aldundiak osorik finantzatuko duela Txaparreneko bidegorria
Martin Ibabe Udaleko EAJko zinegotziak azaldu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundia Intxaurrondo eta Herrera lotuko dituen Txaparreneko bidegorria finantzatzeko prest dago. Krisiaren ondorioz proiektua alboratu aurretik, Udalak eta Aldundiak bidegorriaren lanak erdibana ordaintzea hitzartuta zutela jakinarazi du Ibabek. Orain, berriz, Aldundiak bere osotasunean ordainduko du 2010eko amaierarako bukatuta egon daitekeen bidegorria.
- Aldundia Txaparreneko bidegorria osotasunean finantzatzeko prest dago Irutxuloko Hitza
- El PNV anuncia que la Diputación financiará el bidegorri de Txaparrene El Diario Vasco
- La Diputación aporta 1,5 millones por el vial ciclista hacia Pasaia Noticias de Gipuzkoa

Gizartea
Udalak Hezkuntza gida jarri du sarean
Udalak urtero argitaratu ohi duen eskolaz kanpoko jardueren Hezkuntza gida argitaratu du. Aurten, ez dute papereko ediziorik kaleratu, beraz, www.donostia.org/hezkuntzagida helbidean bakarrik eskura daiteke. Gidak kulturaren, ingurunearen ezagutzaren, ingurumena eta kontsumoaren, mugikortasunaren, osasunaren, kirolaren eta kooperazio eta giza eskubideen inguruko 170 ekintza biltzen ditu. (Irutxuloko Hitza)
- La Guía Municipal de programas educativos recoge 170 actividades El Diario Vasco
- Una guía de 170 programas educativos complementará las asignaturas escolares Noticias de Gipuzkoa

Irakaskuntza
Deustuko Unibertsitateak komunikazio ikasgelaren hirugarren edizioa jarriko du martxan bihar
Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusak hirugarren komunikazio ikasgela jarriko du martxan bihar. Komunikazio arloko enpresentzako eta langileentzako ikasgelak enpresa eta erakundeen komunikazioan aplikatzen eta ezartzen ari diren estrategia eta teknika modernoenak kasu arrakastatsuen bidez aztertzea du helburu. Ikastaroa urriaren 28an amaituko da. (El Diario Vasco)

Gizartea
Iñaki Egañak hitzaldia emango du "1900-1936. Donostia-Biarritz. Modernismotik abangoardiara" erakusketaren harira
Iñaki Egaña historialari donostiarrak hitzaldia eskainiko du gaur Kubo-kutxa aretoan 1900-1936. Donostia-Biarritz. Modernismotik abangoardiara erakusketaren harira. Egañak garai hartako testuinguru historikoa, politikoa eta soziala azalduko ditu 19:30etik aurrera. Bihar, Aitziber Urtasunek El espíritu de la vanguardia hitzaldia emango du ordu eta leku berean.
- Iraganeko egoeraren inguruan Berria

Musika
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du Kursaalen
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertua emango du gaur 20:00etatik aurrera Kursaalen. Orkestrak Beethovenen 1. sinfonia eta Mahlerren Titan obra interpretatuko ditu Juan Luis Orozco-Estradaren zuzendaritzapean. (Irutxuloko Hitza)
- Jendea bere kulturaren aberastasunarekin identifikatzea nahi dut Berria
- Por el buen camino El Diario Vasco

Kultura
"Politena gure aiton-amonen gauzak zenbat balioesten diren ikustea da"
Fermin Leizaola, etnologo donostiarra; gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen Ondare saria jasoko du: "Nik egindako lanak hainbat alor ditu: Gipuzkoako ondare etnografikoa biltzen, inbentarioa egiten eta dibulgatzen aritu naiz; baina, batez ere, bildutako gauzak gordetzeko eta balioesteko kontzientziazio lana egin dut (...) Guk landutako Zaharkinak lanari esker, jendea bere aiton-amonen gauzak balioesten hasi zen. Baserrietan lehen txatarretarako edo sutarako izaten ziren tresnak orain ikusgai egotea gauza positiboa da; haurrek aparatu digitalak erabiltzen dituzten garaiotan euren arbasoak zer erabiltzen zuten ikusi ahal izango dute".
- Lo más gratificante es ver hoy cómo se valoran los objetos de nuestros abuelos El Diario Vasco
- Fermin Leizaolak gaur jasoko du Ondare saria Berria
- 20 urte ganbaretako hautsak El País



http://www.e-monamour.com/

http://www.euskaraz.net/Zerbitzuak/Kirol_eta_aisialdi_ekitaldietako_aurkezleak_2009.pdf

http://www.merkatari.net/autodiagnostiko_site/

AGENDA
 
  Ikastaroa: Intxaurrondo kantuz Hasiera: 2009/09/21 . Amaiera: bihar
 
|| 2009 - Iraila  ||
A A A O O L I
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30  
   
  Hurrengo hitzorduak
 http://www.euskaraz.net/badakit

http://www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/EuskaraIkasteko

http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Auzoka/Auzoka99

http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Oporretan

http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/Mugi/Mugi53

http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Mitxelena

http://www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/Hiztegiak

http://www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/Hiztegiak/Sakelakoa

http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/Gida

http://www.euskaraz.org/donostia

http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/HerriLiteratura

http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa

http://katalogoa.donostiakultura.com/indexeusk.html

http://www.euskaraz.net/Plan_Orokorra

http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/EuskararenArauak