« Itzuli albistegira

ETBrako elkarrizketa grabatzen

2009-04-10  ¦  Prentsa

Joan zen asteazkenean Elgetan izan ginen Lostin.tv webguneko lagunekin. ETBrako elkarrizketa bat egin ziguten Ahotsak.com proiektu honen inguruan.

ETB3 katean programa berria hasiko da apirilaren 22an. Euskal Herriko Internet munduko proiekturik interesgarrienak aurkeztuko dituzte astero-astero, eta hantxe izango da aurreneko programetako batean, Ahotsak.com.

Lostin.tv webguneko arduradunak izango dira programa berria ekoiztuko duen lantaldea.

Elgetan izan zen hitzordua, Intxortako Atea eskulturaren azpian (gerra zibilean gertatutakoak gogora ekartzeko jarritako oroigarria). Bertan bildu ziren Ahotsak-eko Aintzane eta Asier, eta Lostin-eko Cristina, Ruben eta Garazi.

Gustura egon ginen guztiok. Lekua ere ederra. Jasotakoaren emaitza, hilaren amaieratik aurrera, ETB3 katean.

DSC_0022


Grabazioan ateratako argazki batzuk Flickren.