GoiTB telebistan Ahotsak proiektuaz
2009-01-28 ¦ Hedabideak
Astelehen arratsaldean GoiTB telebistan izan ginen Ahotsak.com webguneaz hitz egiten. Elgetako proiektuaren aurkezpena aitzakia hartuta, egitasmoaren berri eman genuen: helburuak, orain arteko lana, eta abar.

Astelehen arratsaldean GoiTB-ko Magazinea programako gai nagusietako bat Ahotsak izan zen. Elgetan egun batzuk lehenago izandako aurkezpena izan zen elkarrizketarako aitzakia.
Elgetako aurkezpenaren harira, proiektuaz eta orain arte egindako lanaz ere jardun zuen Asier Sarasuak, Ahotsak proiektuko kideetako batek.
Hementxe duzue bideoa ikusgai: