Donostiako hizkera eta ahozko ondarea
2009-04-28 ¦ Prentsa
Euskararen Udal Patronatuak eta Badihardugu Euskara Elkarteak sinatutako hitzarmenari esker, hiriko ahozko ondarea jaso, landu eta zabalduko dute Donostiako Ahotsak izeneko ekimenaren bitartez.

Egitasmo hau burutzeko, herri hizkeraren artxiboa handituko da euskaldunen testigantzak bilduz eta Bagera euskara elkarteak herri hizkera berreskuratzeko orain arte egindako lanari jarraituz. Hiritarrek dituzten grabazio zaharrak berreskuratu eta digitalizatuko dira eta horrekin batera 70-80 urteko pertsonak elkarrizketatuko dira bideoz.
Hizkera ez ezik, garai bateko ohiturak eta sinesmenak ere jasoko dira.
Grabaketak www.euskaraz.net webgunean eta Ahotsak.com atari honetan bertan jarriko dira eskuragarri.
Informazio gehiago:
- Prentsa-oharra (Euskaraz.net)
- Prentsa-aurrekoko argazkiak (Flickr)
- Hiriko herri hizkera jasoko du Badihardugu elkarteak (Irutxuloko Hitza)
- Un proyecto digital permitira recuperar el euskera y las tradiciones de los donostiarras (El Diario Vasco)
- Donostiako herri hizkera eta ondarea jasotzeko proiektu bat abiatu du Udalak (Noticias de Gipuzkoa)