Mutrikuko kantak biltzen
2009-03-06 ¦ Kantuak
Mutrikuko Guraso Elkartearen ekimenez, herriko kanta zaharrak biltzen dihardute azken hilabeteetan. Joan zen astean afari-merienda parea ere egin zituzten eta han bildutakoa sarean dago dagoeneko.

Udatik hona hainbat grabazio egin dituzte Mutrikun bertako kantu zaharrak jaso eta berreskuratzeko. Kantuez gainera, herriko aspaldiko kontuak eta memoria historikoa ere bildu dira.
Kantuak biltzeko lan horretan, beste urrats bat ere egin zuten joan zen astean: koadrillan bildu eta kantuan jarri zituzten hamaika mutrikuar. Ostiralean arrantzaleen txanda izan zen; larunbatean emakumeena.
Han jasotakoaren zati bat blog batean itsatsi dute: Mutrikuko kantak blogean
Hona hemen bideoetako bat: