Aulesti

Aulestiko euskara eta ahozko ondarea

Lea-Artibai eskualdeko udalerria (Bizkaia), Gizaburuaga eta Munitibar artean kokatua, Lea ibaiaren ertzean. XX. gizaldi hasieran 1000 biztanletik gora izan zituen arren, azkenaldian 650-700 biztanle inguru ditu. 1940-1960 bitartean herriko seme-alaba asko beste herri batzuetara joan ziren lanera (eibar ingurura bereziki) eta baita Ameriketara ere, artzain lanetan aritzera. Zazpi auzo ditu: Malats, Zubero, Narea, Ibarrola, Urriola, Narea eta Goierri. Azken hori da izaera bereziena daukana, herritik aparte samar dagoelako, eskola izan duelako eta Amorotoko eta Markinako baserri batzuekin ere hartu-eman estua izan duelako. Herriko jai nagusiak Sanjuanak dira. Santa Eufemia eguna ere sutsuki ospatzen da eta auzo bakoitzak ere bere jaiak ditu: San Bizente, Madalena, San Lorentzo, San Martin...

Hizlariak: 4; Zintak: 4; Pasarteak: 0;
Transkribatutakoak: 0; Audioak: 0; Bideoak: 0

Hizlariak

#HizlariaZintakPasarteak
1. Etxabe Azpiazu, Bittori  (1926) 1 -
2. Idoeta Bengoetxea, Martin  (1926) 1 -
3. Urkaregi Kareaga, Miren  (1933) 1 -
4. Urkidi Astorkia, Cresen  (1930) 1 -