Zumaia
Herri honetako materiala lantzen ari gara. Laster izango duzu ikusgai.

Zumaiako euskara eta ahozko ondarea
Urola Kosta eskualdeko herria da. Hedaduraz txikia izan arren, herrigunetik kanpo ere baditu zenbait auzo: Artadi, Narrondo eta Oikia. Azken horrek, herritik urrunago izanagatik eta handiena izanagatik, badu nortasun berezia, neurri batean herri izaera ere hartu baitu. Hizkerari dagokionez, Zumaiako hizkerak oso gertuko du Itziarko hizkera eta, neurri handi batean baita Getariakoa ere. Hala ere, herrian bertan ere bi hizkera bereizten dira: kaletar-arrantzaleena eta baserritarrena. Azken horiek gertuago dituzte Aizarnazabal eta Zestoako hizkerak.
Hizlariak: 56; Zintak: 70; Pasarteak: 421;
Transkribatutakoak: 125; Audioak: 8;
Bideoak: 291