Jabier Amunarriz Andonegi
(Donostia, 1924/09/20)
Biografia
Donostiako parte zaharrean jaio (Gaztelubide kalean) eta bertan igaro du bizitzarik gehiena. Aita hondarribitarra zuen, gazterik Donostiara joan eta bertara ezkondutakoa; ama donostiarra zuen. Bederatzi anai-arrebaren arteko gazteena izan zen. Gerrak ume zela harrapatu zuen, 12 urte zituela. Bere anaiak Saseta batailoian sartu ziren (PNVkoa) eta berak ihes egin behar izan zuen, gurasoekin batera. Lehenbizi Bermeo eta Algortara, eta handik Ziburura, untziz. Gerra bukatu arte hantxe bizi izan ziren. Donostiara itzuli eta Real Sociedad taldeko idazkaritzan lan egin zuen zenbait urtez. EGIko ixilkako taldean sartu zen, Francoren aurkako propaganda banatuz, eta 1949. urtean berriro alde egin behar izan zuen Iparraldera. Hantxe ezkondu zen eta bere lehenengo 3 alabak ere bertan jaio ziren. Euskadi Irratiko esatari lanetan aritu zen, harik eta 1960. urte inguruan Donostiara itzuli zen arte. Aita eta anaiak arrantzaleak zituen eta berak ere itsasoko lanetan jardun zuen jubilatu arte. Elkarrizketan bere alabak, suinak eta emaztea ere azaltzen dira.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua |
---|---|---|---|---|
1. | DON-003 | 2009 | 135 | Donostiako Ahotsak |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?