Dialektologia-EHU
Koldo Zuazo irakaslearen grabazio-bilduma. Zuazo irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean, Euskal Filologian. Dialektologia ikasgairako, bere ikasleek grabazio dialektologikoak egin behar izaten dituzte. Proiektu honetan bildu dira azken 20 urteotan ikasgai horretarako egindako grabazioak. Orain arte Gipuzkoako zintak landu eta katalogatu dira bereziki; laster hasiko gara beste lurraldeetako informazioa webgune honetara ekartzen.