Motoristen zeregina

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.
Jaitsi bideoa (wmv) | Pantaila osoan | Txertatu
Hizlariak: Gregorio Arreitunandia Ulacia , Joseba Andoni Andonegi Arruabarrena "Xoxua"
Herria: Mutriku
Elkarrizketatzailea(k): Garbiñe Garagarza
Data: 2008/08/26
Iraupena: 02:05
Erref: MUT-013/012

Laburpena: Motoristen zeregina azaltzen du "Xoxuak"; berak hartan lan egin zuen. Gregoriok tretzen aipamena egiten du.


Gaia(k):

-Zu be bajuran, baiña zu motorista. Zuria diferentia izango zan. Ze egiten zuan motoristiak?
-Xoxua: Motoristiana zan ba mariñelak bezelaxe. Bakarrikan zeoze pasatzen bazan makinan, eta makinia zainddu eta horrek danak. Eta txarrena izaten zan motoristista, porejenplo erten zuk Mutrikutik eta bixigutan jun bihar Exkotera, eta Exkotera goizeko ordubatian ertetzen gendun, eta hara aillegatzen giñan ba segun egunak e igual bostak ero laurak o lokesea. Hara arte jun bihar ziñan guardixan, han guardixan jun eta gero bota bihar ziñun kordia, eta su segi hantxe, kordia bota eta segi hantxe, eta nik lautik hirutan aparejua neuk kalatzen noan. Hirurogei tretza botatzen gendun guk. Eta aparejua al atun.
-Gregorio:Trezak zian ehunda hogei amu eukitzen zeben, ehun da hogetamar amu ta luziak. Ehun metroko kordelak.
-X: Eta botatzen genduzen, hasten giñan [alan] kanporutz bota han barrena hor barrena eta beste txikotera jun eta hasi halan eta taka-taka, geldi-geldi abante, ta tira, tira, abante, geldi-geldi eta ala ta ala ta ala. Eguardi aldera o [han batzen?] genduzen eta abante. Eta tretzan hastia bazan, tretzan askotan tretzan nastatu, beste batekin'e bai kordan zauanakin, korrentak edo peau edo ta orduan eitten zan ba trezak libratu bihar eta lotara batez, ... jendiak, esku asko bihar zan-da lotara batez. Lorik egin gabe etxera igual, batzutan ordubete edo ordu bi, lorik egin gabe berriz'e etxera. Hurrengo egunian bazan berriz ere abante, halaxe ibiltzen giñan. Makinistia nabil esaten. Eta askotan baitta gertau zat neri, etorri etxera, eguena ta, nobixiana jun bihar eta kapaz ez eta lo. Kapaz ez. Lorik egin gabe ezin leike ibili ezta bate. Astuna, astuna zan.

Proiektua: Mutrikuko kantak
Kodifikazioa: Aitziber Otegi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa: Juan Martin Elexpuru
Copyright: