Euskal Herriko txori eta animaliak
Proiektu honetan bildu dira Asier Sarasua Aranberrik herririk herri egindako grabazioak. Elkarrizketa gehienak bideoz egin dira eta kasurik gehienetan herrietako alderdi etnografikoa eta naturarekin zerikusia duten gaiak landu ditu, gehienbat animalien bizimodua, txori-izenak, ehiza, perretxikoak, eta abar. Herri hizkeren bilketarekin zerikusi duten beste proiektu batzuetan ere parte hartu izan du Sarasuak, besteak beste, Elgetan, Zarautzen, Getarian, Beasainen, eta abar.