Jesusa Ibarzabal Zubizarreta "Ametza"
(Mutriku, 1923/09/28)
Biografia
Mutrikun jaio zen eta lau anaia-arrebetatik gazteena izan zen. Umea zela eskolara joaten zen, baina 11 urte zituela utzi eta lanean hasi zen. Lehenbizi, 14 urte egin arte, Dentici arrain kontserba fabrikan aritu zen, Mutrikun bertan; ondoren Donostiako familia baten etxera joan zen lanera, etxeko lanak egin eta haurrak zaintzera. Lau hilabete ondoren Mutrikura itzuli eta EgaƱa fabrikan lanean ibili zen, 20 urte bete zituen arte. Ondoren Mutrikuko Txurruka Plazan dagoen Ametza tabernan aritu zen lanean. 1953an ezkondu zen, Eulogio Ulaziarekin. Gero, lau seme alaba izan zituzten. Hala ere, garai hartan ohikoena ez bazen ere, ezkonduta eta familia izanda, lanean jarraitu zuen Ametza tabernan, betiere etxeko lanekin uztartuz.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua |
---|---|---|---|---|
1. | MUT-011 | 2008 | 60 | Mutrikuko kantak |