Leintz bailarako ahozko ondarea
Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Leintz Gatzagako udalek bultzatutako proiektua. Beka honen helburua zen, Leintz bailara osatzen duten hiru herrietako ahozko ondarea jasotzea. 2003. urtean 20 grabazio inguru egin ziren hiru herrietan. Proiektu honen jarraipena izan ziren Aretxabaletako ahotsak eta Eskoriatzako ahotsak proiektuak, Badihardugu elkarteak eta udalek gauzatutako egitasmoak.