Umetako denbora errekan

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.
Jaitsi bideoa (wmv) | Pantaila osoan | Txertatu
Hizlariak: Jaime Aristi Artolazabal , Moises Alberdi Egaña
Herria: Soraluze
Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
Data: 2004/09/10
Iraupena: 00:00
Erref: SOR-029/002

Laburpena: Jaime Errekaldean jaiotakoa da. Hangoek bertan ikasten zuten igerian eta gero Olara joaten ziren igeri egitera. Ibaiaren erdian islatxo bat zegoen. Ume eta gazteek ibaian pasatzen zuten denbora guztia.


Gaia(k):

- Jaime: Ba gure... Por ejemplo, ni erreka aldian jaixotakua naiz. Ta han, e... [...] asko zeren, Mahaspia esaten zotsaun. Ta...
- Mahaspia?
- J: Mahaspia esaten zotsaun, bai. Zera, Santa Ana kaleko aldia Mahaspia, bestekaldekua Errekaldia. Ta han, ba, lehelengo... igerixan ikasteko lehelengo hantxe. Guk, behintzat, errekaldetarrak hantxe ikasi gendun. Ta gero, behin ya, ikasten genduanian pixkat ya igerixan, gero Olara igarira. Hori gazte-denporan. Beti ibaixan sartuta, bai, kangrejuak hartzen edo zeoze etaratzen, beti ibaixan sartuta. Gero, [...] zauan han isla... isla... islote haundi bat. Suma esaten zotsaun ta...
- Lurra erdixan...?
- J: Bai, erdixan. Hori... paseo Txurruka parian zaona dana... dana isla haundi bat zan. Dana-dana mendixa moduan, dana [subaz] beteta ta... Ba beti hantxe, ibaixan, beti ibaixan. Txabolak itten edo denporia pasatzen, hantxe. Ta gero hola pixkat ya nausitxuao eindda ya ta etxian ya txanala ta ya hartu txanala aittari ta benga! erremuetan pixkat.
- Ta orduan, zeuen ume-denporan, umiak, orduan, haintxe ibiltzen zian egun guztian...?
- J: Bai, bai. Ya udan ya... Neguan ez, neguan klaro, ufalakin ta... baiña ufalakin be beti eskailluak hartzera ibai ondora. Bai, bai, hori be bai. Baiña, behin udara [alleau] ezkero beti uretan, hantxe. Hantxe, beti ibaixan.

Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze.
Kodifikazioa: Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa: Estitxu Irisarri
Copyright: Soraluzeko Udala