5 hilabetez itsasoan Dakarren

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.
Jaitsi bideoa (wmv) | Pantaila osoan | Txertatu
Hizlariak: Gregorio Arreitunandia Ulacia , Joseba Andoni Andonegi Arruabarrena "Xoxua"
Herria: Mutriku
Elkarrizketatzailea(k): Garbiñe Garagarza
Data: 2008/08/26
Iraupena: 04:05
Erref: MUT-013/006

Laburpena: Gregorio eta Joseba kinta berdinekoak dira eta batera hasi ziren arrantzan. Mutrikun ontzi gehien egon zirenean 21 bajurako ontzi egon ziren. Soldadutza Ferrolen egin zuen urtebetez eta bueltatu zenean bajurako arrantzara joan zen "Reina Rosario" izeneko itsasontzian. Beraiek egin zuten itsasontzia. Pasadizo bat kontatzen du. 23 urterekin Dakarrera joan eta 5 hilabete egin zituen bertan; erlojuarekin eta konpasarekin gidatzen ziren.


Gaia(k):

-Edade berdintsuan hasi zineten bixok itsasuan?
G: Bixok kinta bat, bixok edade batekuak gea ta hasi be itxasuan igual.
-Orain baino enbarkazio dezente gehixago egongo ziren.
-Asko.
-Zenbat akordatzen zate?
-Mutrikun egongo giñan gehixen egon giñanian hogetabat bajurako enbarkazio, hogetabat.
-Zelakuak zien barkuak?
-Barkuak zien ederrak porke ia... Nik esan det neure bibenzia horrek zerbizio aurrera arte, patroi hasi nintzan arte. Eta hau bezela neu ere zerbiziora, alkarrekin jun giñan. Bueno, hau zarro [zaharrago] eta beranduo jun zan; ni gaztio ta, orduan turnuak eitten zittuen-da. Ni hemeretzi urte kunpliduta jun nintzan serbiziora eta hau hogei urte kunplittuta. Eta jun nintzan zerbiziora, eta handikan, klaro, lehen esan detena, gure aitta beti makalik ibiltzen zan eta, etorri nintzan, Ferrolen ein noan urtebete pasa, hamalau hillebete. Etorri nintzan Bilbora gero. Eta Bilbora etorri nintzanian itsasorako primaberan-da zain egoten zien noiz etorriko, ta permisua ematen zianian ba itxasora juten nintzan barkuan. Jun nintzanian zerbiziora handik etorri tta hor ibiltzen nintzan pikituak eitten eta abar da, eta zerbiziua kunplittu nuenian ia segittuan pues bajura [...] ein gendun barku berrixa, ordun ein gendun, "Reina Rosario" izena zakan eta ehun da berrogetamarreko, ehun da berrogetamar kaballoko motorra. Orduan zan haura summum. Eta ein gendunian barku haura esaten zigun hemen mariñel zarrak eta, barku haundi ikusten zan ba besteikin konparatzeko ta, "Hori zetako, hondar karriurako barku hori edo?". Etzan harrapatzen oin bezelako kantidadeik eta arraiñik ba, sariak eta txikixauak zien-da. Baiña harekin hasi giñan arrantzan eta ondo harrapatzen gendun antxoia ta, harek hogetabi milla kargatzen [...] Eta barku danak ekartzen zeben. Guk, por ejenplo hori arraiñ hori, baiña beste batek hogei, hamar, hamabost. Eta etzan arraiñikan saltzen. Geuk eaman bihar izaten giñun askotan primaberan fabrikantiei lonjak eta gazitzeko arraiña geuri hartziarren arraiña. Eta akordatzen nai baten, hogetabi mila kilo ekarri genduzen eta Bustok hartu zigun arraiñ pillo bat, Bustok hemen behian'e bazakan fabrika bat, eta ez zakala berak tokirik sartzeko eta gero lonjara ama ta arreba ta gazitzera arraiña hartziarren. Ta 1, 20 (una veinte) ein zigun preziua kiluak, una veinte. Hogetamasei, hogetamabosteko arraiñ haundixa. Eta harrapatzen zan orduan arraiña aukeran, bazauan-da. Eta gero barku harekin, nik zerbiziua kunpliduta, klaro, pentsatzen noan munduan ez zauala zerik, eztoporik ezere, eta hogetahiru urtekin jun nintzan Dakarrera barku haretxekin, Dakarrera arte. Pasa genduzen bost hillebete, ixa sei hillebete, bost hillebete pasa. Jangoikua dakagu bakarrik, orduan etzeuan ez aparatoik eta ez kristoik eta ezere. Erlojo bat tripan eta konpasa eta sextante bat. Eta jun giñan Dakarrera arte. Dakarren pasatu gendun "canutas" han. Arraiña aukeran zeuan zimarroia ta hori, baiña saltzen problemak eukitzen genduzen, porke etortzen zien barkuak Canariasetik nodrizak etortzen zien guri barkuan hartu arraiña itsasuan, edo puertuan, han Dakarren, eta eramaten zuen peninsulara o, eurak arraiña saltzen zoen. Edo Canariasen, Ojeda ta konparsa zian-da. Eta hogei mila kilo deskargatzen bagendun, hamabost deklaratu, eta geuk jakin gehixo zana arraiña. Sekulako trifulkak euki genduzen. Eta azkenian aspertu giñan eta etxera etorri giñan. Baiña etxera etortz[eko...] ere Canariasen pasatu genduzen bost egun dirurikan kobratu ezindda. Osea, diru dana kobratzeko gendukan kostera guztikua, baiña oaindio numeruak eta ein ezindda. Guk gendukazen numeruak koinziditzen ez harekin-da abar-da. Sekulako folloiak euki genduzen eta azkenian etorri giñan etxera jota derrotauta handikan, Dakarretik.

Proiektua: Mutrikuko kantak
Kodifikazioa: Aitziber Otegi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa: Juan Martin Elexpuru
Copyright: