Txalupa-mutiletik marinelerako bidea

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.
Jaitsi bideoa (wmv) | Pantaila osoan | Txertatu
Hizlariak: Gregorio Arreitunandia Ulacia , Joseba Andoni Andonegi Arruabarrena "Xoxua"
Herria: Mutriku
Elkarrizketatzailea(k): Garbiñe Garagarza
Data: 2008/08/26
Iraupena: 02:00
Erref: MUT-013/009

Laburpena: Mutil gazte gehienak txalupa-mutil modura hasten ziren marinel izatera iritsi aurretik; beraien zeregina aipatzen du. Ardoa zahagian eramaten zuten itsasontzietan.


Gaia(k):

-Esan dozu jentiak danak zekixela bakoitzak zer egin behar zuen. Danak txalopa-mutil hasten zielako?
-Asko txalopa-mutil, nobenta porzientua txalopa-mutil hasten zien.
-Eta hari ze tokatzen jakon egitea?
-Txalopa-mutillak ein bihar zoan gizonai barruan bere kapritxo eta mandatu danak. Igual, bai-bai, atzian baldin bazeuan arrantzan o, barkuan atzian, aurrian eukitzen zittuen otarratan beuren gauzak o, gaztai pixkat eo, txokolate pixkat eo baten batek eamaten bazoan; o zigarro-paketia o. Eta mutillai: "Aide hara eta ekarri neri otarratik!", eta tak! Gero ein biha zittuan ontzi danak garbittu. Eta txalopa-mutillen lana izaten zan bastante gogorra. Eta irabazten zoan soldata erdixa, gizonen soldata erdixa, eta eitten zoan lana gizonak baiño gehixo. Nik patroi jarri nintzanian lelengo gauzia ein noana zan txalopa-mutillei soldata osua eman, porke hori, joer! Neu txalopa-mutil urte askuan ein noan eta, sufriduta. Eta gero, orduan izaten zan gaiñera, ardaua ta ez zan eramaten barrilletan eta gero azkenera botilletan-da baiña. Orduan zaragixan eamaten zan ardaua. Ha zaragixa zan, pikia eukitzen zoan barruan, ta egoten zan atzeko bodegan zaragi bat edo bi, asko ere etzan eamaten ardorik porke astebete egoten zien itsasuan, barkuak etzien holako kapazidade haundikuak eta. Ta zaragixan ardaua ateratzia hauraxe izaten zan grabia txalopa-mutillentzat. Pikia eukitzen zoan eta haura muturra zabaldu ein bihar zan, putz ein bihar zabaltzeko, eta gero sartu zera bat eta, gomatxo bat eta ardaua etara ta botatara sartu ta. Jeneralmente txalopa-mutillak lautik hiru hantxe mariatu eitten zian ardaua ateratzen. Eta etzauan gizon bat kapazidadekorik, egoten zan bakarren bat baiña, esateko: "Geldik zu egon pixkat, neuk aterako det eta". Letxe! Txalopa-mutillentzat txarrena izaten zan ardau ateratze hori, beti mariauta. Pikia hemen barruan-da, kostria eindda ta. Txalopa-mutillena haura zan bastante gogorra.
-Gaztiena?
-Edo zarrena. Orduan ez zauan jubilazioik eta eze. Eta nik gizonak eukittut barruan ba hirurogetamar urtekin-da barruan. Ta gaiñera gizon mariñelak eta onak, baiña hill arte itsasuan ibiltzen zan orduan, porke ez zauan, ez zan kotizatzen seguridade sozialik eta, ez zauan jubilaziorik, ez zauan ezebe [...]. Eta hill arte egoten zan mariñela itxasuan, berrogei urtekin hiltzen bazan eo berrogetamar eo hirurogeikin eo hirurogetamarrekin, hill arte itsasuan. Orduan mariñelak zaken gogorra. Oaiñ coser y cantar da lenaokuakin konparatzeko. Oaiñ'e eitten da lana itxasuan, itxasua gogorra da. Egotia bakarrik itxasuan bera gogorra da. Hamar-hamabos egun pasatzia ta "a la buena dios" hori bale, baiña. Oan dozen adelantuak eta oan dozen komodidadiakin itxasuan... Oan barku baten dozen komedorak eta. Nik azkenengo barkua ein noanian'e bai. Baiña oan asko gehixo. Nik azkenengo barkua ein noanian, nere Inmaculada Maria, ein nion kozina haundi bat, hemezortzi gizon sartzen giñan hantxe sukaldeko mahi haundixakin. Danok hantxe bazkaldu ta afaldu ta eitten gendun. Ez arrantzan, e. Arrantzan kubierta gaiñian eitten zan, tente jaten zan, nik bizi guztian tente jan izan det puentian. Baiña egoten giñan zaiñ etxera etortzekuan arrantzia baldin bazauan-da. Benga, abante, jarri danok behian da bazkaixa preparatzen danian abixau kozineruai ta behian tertulixia ta. Beti egoten zan baten bat, mariñelen bat janan etzoana igual paellia ipini tta gustatzen ez eta. "Zu, gora etorri hona, barkua eramatera ta". Ta ni gizon tartera ta. Beste gauza bat, baiña hori gaztetan, gure gazte denporan ez zauan, pentsatu're ez.

Proiektua: Mutrikuko kantak
Kodifikazioa: Aitziber Otegi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa: Jesus Iribar
Copyright: