Itsaso bajuko pasadizoa; moila txarra Mutrikun

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.
Jaitsi bideoa (wmv) | Pantaila osoan | Txertatu
Hizlariak: Gregorio Arreitunandia Ulacia , Joseba Andoni Andonegi Arruabarrena "Xoxua"
Herria: Mutriku
Elkarrizketatzailea(k): Garbiñe Garagarza
Data: 2008/08/26
Iraupena: 02:45
Erref: MUT-013/019

Laburpena: Itsasora joan eta itsaso bajua zegoela gertatutako pasadizo bat kontatzen du "Xoxuak". Moila arriskutsua zen Mutrikukoa eta kanpotarrei txalupaz nola sartu behar ziren azaldu behar izaten zieten bertakoek.


Gaia(k):

-Xoxua: Guri baten ein zakun, hor itxasotik gatozela, motor txikixa zan, osabana, hamalau kaballoko motorra, barrukaldera jun giñan. Itxasora jun giñanian pixkat zauan, eta gero terriblia itsasua, eta bajamar, eta sartu ein bihar gendula, korrenta zauan, eta lemako, lema-kania apurtu, apurtu ein zakun, suertia euki, eman abante [...] erdixan eta kanpoaldixa orduantxe hasitta, buelta ta kriston etxera jun giñan [...]. Orduan ez zauan, bapor haundixan badao soldatzekua baiña han ez zauan, eta ipiñi hola egur batzuk, jo, halako baten goazen ba segi, hortikan seiñaka gizonak: "sartu barrura!", abante, abante, abante; bajamar, korrentak jo, amuratikan jo petrillian, [koasana?] apurtu, lemakanak jo zoanian-da apurtu, bultzaka-bultzaka haurare apurtu gendun. Abante barrura! Sartu giñan barrura, jo Martin Txikin potiña... Hona barrura etorri giñan, suertia euki gendun, hona barrurarte.
-Gregorio: Enkallatzera, porke potin txikirik eta etzan amarratzen hor, porke libre bihar zan baezpadare.
-X: Baiña gauza bat esaten det. Denporalia zauan, denporalia, gu ohittuta gaozen, halaxe zalakuan. Halaxe dalakuan, sekula estutu gabe. Jo haura, jo hori, gaztiak...
-G: Gero're neu barkua Reina Rosariokin-da, Inmaculadakin-da, klaro, lagunak eitten dittuzu itsasuan-da, Santoñarrak eta horrek eta Mutrikura nahi izaten zoen askotan arraiña saltzera edo etorri tta, "Segi neuri atzetik", eta hala etortzen zien barrura, baiña bestela? "Ahora ya sabes como tienes que venir, siempre arrimándote al este y tal; cualquier día venís a Motriko ta." "No, no venimos más allí, no, no, no".
-Zer etortzen ziren, arraiña saltzera?
-G: Bai. Eta gero hona etortzen zienian mollara amarrauta egon eziñ da.
-X: Hor zakazun markak. San Migelko harri gorri bat egon zan lehen, fijau za sekula? Lelengo Mendibelzu hartu, Mendibelzu basarrixa ta arbolia ta zeuan. Harek ebaki zittuen.
-G: Bai, baiña hori guk gendekixen, kanpotarrak ez.
-X: Kanpokuak ez. Haretxen barrura etortzen giñan, itsasuak joko gaittu, joko gaittu, joko gaittu eta "rraaaa" pasa.
-G: Honek esan doana. Orduan barkuei eukitzen gendun peparauta neguan beste lemakana bat atzian, osea, faillo ematen bazuan lemiak, apurtu eitten zan asko, katiau, lokesea ta. Atzian ipinitta, atze-atzian, gora aterata kubierta gaiñera, eskuko lemakana haundi bat, horrek beleruak eta ibiltzen dittue ba, holakua, por si katia apurtzen bazan ero, segittuan sartu haura eta haretxekin maniobria itteko. Barkuan danok eukitzen gendun preparauta; ia zelako puertua zan hau. Eta gero ein zienian honek harrikotiak eta asko jarri zan, asko; hau dragatu zanian da konsegittu gendun, uste konsegittu gendula zera!

Proiektua: Mutrikuko kantak
Kodifikazioa: Aitziber Otegi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa: Juan Martin Elexpuru
Copyright: