Itsasoko kantuak

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.
Jaitsi bideoa (wmv) | Pantaila osoan | Txertatu
Hizlariak: Gregorio Arreitunandia Ulacia , Joseba Andoni Andonegi Arruabarrena "Xoxua"
Herria: Mutriku
Elkarrizketatzailea(k): Garbiñe Garagarza
Data: 2008/08/26
Iraupena: 01:47
Erref: MUT-013/022

Laburpena: Itsasoan kantuan aritzen ziren eta abesti batzuen izena aipatzen dute.


Gaia(k):

-Lana asko eta gogorra, baiña guk entzun degu itsasuan kantau ere egiten zendutela.
-Bai.
-Akordatzen zer kantatzen zenduten?
-Edozer guk.
-Kantia kantidadia, edozer. Andaluzez igual.
-Baiña hemengo kantak, mutrikuarrenak.
-Baiña guri kantatzen ez ipiñi hemen, eztarrixa izorrauta dakat, nik behintzat.
-Pixkat.
-Xoxua: zeoze bai, "Bi arioplano pasata" horrek kantatzen genduzen behintzet.
-Eta ze gehixago kantatzen zenduenik?
-Kantak, e, hasi tta amaittu iñor ez, baiña erdi kantau danak.
-X: "Somos afiladores"'e bai.
-"En la época de invierno" ta. Horrek gure gazte-denboran atara genduzen bertsuak eta.
-Bazegoen mariñelenen bat kantatzen zenduena?
-Ez, bestela. [...] Bai, oiñ herrixan kantatzen dian kanta danak. Eta gero tartian batek boza ona bazakan ataratzen zoan gorgoriton bat eta.
-X: Orduan kantatu asko eitten zan, e! Lihorrera etorritta ere bai.
-Baiña ez hola kantatu tripulazio dana batuta eta ez, e. Atzian bazeozen hiru lau harek kantatzen eta gero aurrian bestiak'e kantatzen eta. Egualdi earra zauanian eta arrantza ona itten zanian-da.
-Euskeraz bai kantau?
-Bai, euskeraz. Guk euskeraz eitten gendun dana.
-Zertzuk gehixago? Akordau bai kanta gehixagokin?
-X: Gero akordauko naiz ni.
-Hau asko akordatzen da lenaoko kantakin.

Proiektua: Mutrikuko kantak
Kodifikazioa: Aitziber Otegi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa: Juan Martin Elexpuru
Copyright: