Distantziak neurtzeko erlojua
Jaitsi bideoa (wmv) | Pantaila osoan | Txertatu |
Hizlariak:
Gregorio Arreitunandia Ulacia
, Joseba Andoni Andonegi Arruabarrena "Xoxua"
Herria: Mutriku Elkarrizketatzailea(k): Garbiñe Garagarza Data: 2008/08/26 Iraupena: 04:00 Erref: MUT-013/016 |
Laburpena: Distantziak neurtzeko erloju bat erabiltzen zuten. 18 urte zituela ezagutu zuen itsasoan lehenengo hartuemanetarako irratia. Mendiei begiratuz gidatzen ziren nondik-nora zebiltzan jakiteko. Marinelei txalupa-mutilak abisatzen zien goizaldera norabait irten behar zutenean etxez etxe joanda.
Gaia(k):
- Itsasoa » Bizimodua eta lana » Arrantzaleen arteko bereizketak
- Itsasoa » Bizimodua eta lana » Nabigazioa
-Itsasora noiz ere bai.
-Bai, bai. Itsasora deittu juteko eta hori dana patroiak.
-Baiña esan dezunez, orduan etzauan makinarixarik eta. Zela egiten zenduten distantziak eta jakiteko nora exakto?
-Bueno ba distantziak, esan dizut lehen, erlojo bat ibiltzen gendun patroiak tripan, erlojo hori pitxa batekin, eta etxetikan ertetetzen zendunian begiratzen zendun erlojuai eta erten deu zazpietan-edo, eta aillegatu gea arrain-tokira hamabixetan edo. Honenbeste ordu ein dittugu runbo hontan, eta bazekizun etxera zela etorri, al contrario, noroeste jun baziñan, surestian etorri bihar ziñan. Baiña txarra izaten zan atunetan, hori neguan eta bai, baiña atunetan juten ziñanian ertetzen gendun itsasora eta juten ziñan bueno, nortian igual hiru ordu; gero noroestera jartzen giñan eta beste lau edo bost ordu, eta gero halako baten nordestera igual eta pasatzen zien hiru-lau egun eta zuk ez zakizun, mas o menos bai, baiña nun zeozen. Ia ni patroi hasi nintzanian gero e, honek esan dona, eskolan-da ibilli giñan gu pixkat, Escuela de Pesca-n-da, distanziak kartatan-da lanian-da hasi giñanian-da ta, tira! Baiña lelengo etzauan holakoik ezer, ezerez. Radiua itsasora etorri zan, radiua itsasuan etzauan, aparatoik eta iñok etzakan barkuak eta. Ta nik hemezortzi urte eukiko nittuan edo, lelengo radiua holako poto zahar bat donostiar batek, Arturo akordatzen ein zoala ta, [botatzekua ta], potentia ta, más contentos que dios. Halako radiua ta haretxekin komunikatzen giñan, kosteria o hau o bestia o. Askotan kosteriak: "Cállate hombre, que estoy comunicando con el otro", eta geuk [...] beti nahi guk geuri atenditzia. Baiña erlojuakin ostientzian más o menos, eta askotan ez giñan etortzen etxera, igual rekalatzen gendun igual sei o zortzi egun itsasuan eiñ itsasuan atunetan, eta bueno, etxera gatoz, lau edo bost milla kilo atun edo ta etxera. Más o menos etortzen ziñan zu, baiña mendixa ikusi arte etzekizun nora rekalatuko zendun. Igual joten gendun Frantziako kostara, San Juan de Luz aldera, edo igual joten gendun Santanderko altura. Eta handikan jartzen giñan mendixa, "E! Santander da hori, Santanderko..., haura Santaderko mendixa! O Santoñako fraillia o, haura o!" Etortzen giñan orduan handikan tak! eta etxera.
-Mendixak ezagutu bihar.
-Mendixak ezagutu eta gero mendixak [...] giñan, etxera. Baiña etzauan. Gero bai, gero hasi zianian aparatuak eta "coser y cantar".
-Telefonoik eta asko etzan egongo. Mariñelei abixatzeko ta zela egiten zan?
-Telefonoik etzauan granoik'e. Eta etxian ere ez telefonoik, ez mobillik, telefonoik etxietan ere ez. Mariñelei abixatzeko juten zan txalopa-mutilla, hori bestia gaiñera txalopa mutillan eginkizuna, hamahiru-hamalau urtekin-da, txalopa-mutilla juten zan gizon danai deitzera banaka-banaka, igual goizeko ordubatetan edo patroiai etortzen zakon Exkotera, Exkote zan hemendikan pixkat urrutixo zaona, bestiak barruko kalak ba goizeko hiruretan eta lauretan eta ertetzen zan, baiña Exkotera erten bihar zan hamabitterdiak, ordubatak. Patroiak deitzen zion txalopa-mutillai, juten zan patroia txalopa-mutillan etxera, eta esan zion: "Deittu gizonai!", Txalopa-mutilla segittuan saltoka, jantzi galtzak eta abante saltoka etxetik etxe. Orduan argirik ere etzeon Mutrikun gure gazte denporan, gabian kendu eitten zan argixa; argi triste sinple batzuk egoten zien gabeko hamaikak arte, gero kendu eitten zan argixa. Argirik gabe norbere sonbriai begira askotan [...] eta dedios! Baten bat datorrela gure atzetik. Eta etxia hasi, nik nakazen gizonak txalopa-mutill nabillela, Torromotoneko, han bizi zan gaillegua, Maneiro edo esaten zixuena, handik hasi, lelengo juten nintzan urrutixen zauan tokira, eta bestek hor barrena, hotel haundixan barrena, Txiki tta hor eozen kuadrilla haundixena ta, gero bueltan herri danai txalopa-mutillak deitzen zion banaka-banaka.
Proiektua: Mutrikuko kantak
Kodifikazioa: Aitziber Otegi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa: Juan Martin Elexpuru
Copyright: