Emakumeen lana: despeska eta otarrak garbitzea
Jaitsi bideoa (wmv) | Pantaila osoan | Txertatu |
Hizlariak:
Gregorio Arreitunandia Ulacia
, Joseba Andoni Andonegi Arruabarrena "Xoxua"
Herria: Mutriku Elkarrizketatzailea(k): Garbiñe Garagarza Data: 2008/08/26 Iraupena: 02:06 Erref: MUT-013/003 |
Laburpena: Gregorioren ama arrainak "despeskatzen" (antxoei burua saretik soltatzen) aritzen zen beste emakume batzuekin batera. Mutikoek egiten zituzten lanak. Emakumeek txalupetatik arrainez beterik ateratzen ziren otarrak nola garbitzen zituzten azaltzen du.
Gaia(k):
-Eta ama etxian, ezta?
-Ama etxian. Amak orduan ba, orduan eitten zian primaberan-da otarratan ataratzen zan arrain dana ta hemen, esan deten bezela, kofradi zarrian eta hor bajamarra zeuanian itsasua behera egoten zanian, maria bizixak eta, sekatu eitten zien batelak danak eta potiñak, potiñ haundixan ekartzen gendun, Zingira esaten giñun, barkua amarrauta zeon tokittik ekartzen gendun arraiña horra gaztiak eta otarratan bizkarrian ataratzen genduzen eskailleretan gora dana horra. Eta saretan-da ibiltzen zan orduan primaberan, eta andrak eta etortzen zien sare tartian buruak kentzera, arraiña despeskatzera, burua soltatzera antxoai. Betetzen zienian otarrak, dozenerdi bat otarra edo, hartzen genduzen gaztiak potiñian eta hor bizkarrian horra gora arte. Hori zan guk hamalau urte-ta, hamabost-da gendukenian. Gero hamabost urte nakala nik-edo sariak galdu zien da, horrek "de cerco" esaten zixoena, sare honek, ardorako sariak esaten giñoena azaldu zien; ez zien haundixak baiña behintzat harekin gero juten giñan bajurata-ta antxoatara, baiña maillako sariak galdu ein zien, lan asko ematen zun horrek. Harek andrak orduan eitten zeuen, andrak eitten zeuen otarratan guk ataratzen gendun arraiña eta otarrak fabrikara eramaten zittuenian, fabrikatara jun bakoitzak bere otarrak pinttauta eukitzen zittuen barkuek, bakoitzak bere otarrak-, fabrikatara jun, otarrak ekarri, garbittu, andrak eitten zittuen horrek danak. Buruan hartu bost edo sei otarra edo zortzi tta, abillidadia zeiñek inddarra zelakua..., otarra. Ekartzen zittuen mollara. Arraskatan-da. Itturrixa zauan orduan, arranplia, hor itturri bat zeuan, danak andra danak remangatu, jata jarri oiñutsik eta eskobillekin itsasorako berriz otarrak garbittu ta. Sariak garbittu, despeskatu, buruak eta apartatu ta gizonai preparatu itxasorako ta. Lan gogorra zan haura, gure gaztetakua.
Proiektua: Mutrikuko kantak
Kodifikazioa: Aitziber Otegi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa: Juan Martin Elexpuru
Copyright: