Lehorrera iritsiera

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.
Jaitsi bideoa (wmv) | Pantaila osoan | Txertatu
Hizlariak: Gregorio Arreitunandia Ulacia , Joseba Andoni Andonegi Arruabarrena "Xoxua"
Herria: Mutriku
Elkarrizketatzailea(k): Garbiñe Garagarza
Data: 2008/08/26
Iraupena: 02:16
Erref: MUT-013/023

Laburpena: Lehorrera iristean egiten zitzaien ongietorria aipatzen dute. Emakumeek moilara gasaria eramaten zieten marinelei.


Gaia(k):

-Itsasuan egoten ziñaten, baiña gero lehorrera giatzen ziñaten mendixekin. Ongi etorririk egoten zan, danak zuen zain?
-Keba. Gure denboran-da ez. Hori zan gure gurasuen-da denboran-da, gure aittonen-da denboran-da. Txalopa haundixak zienian da. Orduan juten zien belan, juten zien igual Asturias arte ta abar-da, etortzen zienian hiru hillabete eindda edo, orduan juten zien andra danak umiakin-da ta Samikollara eta ikusten zebenian [zoenian] han aparteko aldian belan, "Han belan txalopa haundixak, han apartera ta!!", orduan ongietorrixak egoten zien ume danakin andrak mollara ta bestia ta; baiña orduan tardatzen zeben igual azaltzen zienetik barkuak belakin igual egun bat etortzen etxera. Matxa..., Bermio gaiñetik eta igual haize gitxi bazeuan egun bat igual etxera etortzen-da, zain andra danak umiekin-da. Baiña guk ez. Askotan etortzen giñan iñok jakin gabe. "Han, e, sartu da holako ta!" "Ene, holako dago bentan saltzen-da." Sin más.
-Xoxua: Ohittura zauan, gu gaztiak giñanian ohittura bat andrak etortzen zien, andrak, andria honena ta beste batena ta, libre zeiñ dauen; eta etortzen zien eta otarria eramatera. Otarreko arraiñak zien horrek gure aurreko horrek. Hartzen zeuen andriak preparau buruan eta da! Ni gaztia ez nintzan orduan eta ama, gure ema etorri zan eta, "Ze?" ta "Armozua ekartzera", "Armozua ekartzera etorri nahi baezu baiña arraiña eramatera ez, neuk ekarriko det gero gorutza". Ohittuerak zien horrek.
-Porke orduan primaberan izaten zan, primaberan antxoiakin etortzen bazan barkua ta, andrak juten zien mollara armozua eramatera, honek esan doana, kafesnia zopak eindda o, holako zera batzuk egoten zien, poto batzuk eta. Armozua eramatera. Atunetan-da bai.
-X: Sartzekua. Sartu hola atzeraka behetik gora kertena eta gero tapau.
-Neri andriak eta alabak ekarri izan ditt, Karmen, oaindio eztia urte asko armozua moillara atunetan. "Kenduizu armozua!" "Ez." Bazekixan kafesnia zopakin gustatzen zatena ta armozua ekartzera. Baiña lehen lehen [juten zien] gehixo.

Proiektua: Mutrikuko kantak
Kodifikazioa: Aitziber Otegi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa: Juan Martin Elexpuru
Copyright: