15 urterako marinel eginda

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.
Jaitsi bideoa (wmv) | Pantaila osoan | Txertatu
Hizlariak: Gregorio Arreitunandia Ulacia , Joseba Andoni Andonegi Arruabarrena "Xoxua"
Herria: Mutriku
Elkarrizketatzailea(k): Garbiñe Garagarza
Data: 2008/08/26
Iraupena: 02:50
Erref: MUT-013/002

Laburpena: Moila nolakoa zen azaltzen du Gregoriok. Herrian italiarren lantegi bat zegoen eta 9-10 urterekin, eskolatik irtetean, arratsaldeetan, hara joaten ziren lanera, arrainei burua kentzera. Gutxi bazen ere, sos batzuk ateratzen zituzten lan horrekin. Aitak nahi ez bazuen ere, 13 urterekin itsasoan hasi zen lanean txalupa-mutil modura. 15 urterekin marinel egina zegoen.


Gaia(k):

-Orduan Molla Berri eta Molla Zahar igualak?
-Bai, Molla Berri eta Molla Zahar igualak, baiña zauan beste molla bat, hor [...] etxiak daozen, hor zauan beste mollatxo bat, eta bentak eta danak izan zien hemen kontxa barruan, porke barkuak'e txikixak zian eta horra juten giñan eskolaa baiña egun guztian egoten giñan arraiñ tartian porke arrain danak deskargatzen zittuen hementxe egun guztian. Orduan bixigua ta arrapatzen zan neguan, bixigua ondo harrapatzen zan. Eta barku danak ibiltzen giñan [kordoban?] pixutan. Eta guk txiki-txikitatikan palpatu gendun itxasoko dana gresala. Primaberan antxoia, gero umiak giñala juten giñan burua kentzera, eskabetxa; eta hemen don Josen fabrikia zauan, italianuen hori, eta hor eskolatikan atsaldetan arkupian onduan, eta askotan atsaldetan-da juten giñan lanera burua kentzera. Ume txikixak, hamar urte ta, beratzi tta hamaika ta. Ta harrixak ipiñi hanka azpixan, mahaira aillegatu eziñ-da, harrixak ipiñi azpixan da hantxe burua kentzen danok. Ematen zigun eztakit zenbat, asko ez orduan, eztakit zenbat txotx txiki, baiña etxera eramateko amorratzen gu diru hauraxe. Eta hoixe zan gure umetako hori. Gero hamahiru urte... Beti lanian. Eta behiñ hamahiru urte kunplittu genduenian ia itxasora begira. Porke gurian gaiñra amak etzoan nahi, aittak etzoan nahi ni itxasora juteik, eta nik enoan ertetzen barkutik, txiki-txikitatik hauraxe ikusten noan-da. Etxian beti barkua ta. Eta hamahiru urtekin hasi nintzan itsasora. Orduan hamahiru urtekin, eskolatikan hamalau kunplittu gabe itsasora txalopa-mutil. Lelengo hasi nintzan neguan tretzak eta karnatatu lojan-da, hori hasitta geozen hamar urterako tretzak karnatatzen, baiña gero hamahiru urtekin ia txalopa-mutil, barkuko txalopa-mutil. Eta hasi giñan hori, eta gero itxasora juten giñan primaberan-da abar da. Ba ia hamabost urtekin-da mariñel normala eindda. Osea, mariñel-mariñelak eindda.
-Aita mariñela al zan?
-Bai, etxian gero barkua gendukan eta aitta patroi ibiltzen zan, eta aittakin ba, esan dotena len, etzidan lagatzen harek itxasora juten, ez zoan nahi itxasora juteik nik, estudixatzia nahi zoan-da, nik itxasora nahi beti-tta. Eskolia ihes eindda sartzen nintzan igual barkuan itxasora jun baiño lenuo ezkutauta eta ertetzen nun itxasuan. Aittari ertetzen nion: "Nun dabill hau baiña!". Eta itxasuan. [...]

Proiektua: Mutrikuko kantak
Kodifikazioa: Aitziber Otegi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa: Juan Martin Elexpuru
Copyright: