Marinelen lehorreko lagunartea

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.
Jaitsi bideoa (wmv) | Pantaila osoan | Txertatu
Hizlariak: Gregorio Arreitunandia Ulacia , Joseba Andoni Andonegi Arruabarrena "Xoxua"
Herria: Mutriku
Elkarrizketatzailea(k): Garbiñe Garagarza
Data: 2008/08/26
Iraupena: 01:30
Erref: MUT-013/026

Laburpena: Lehorrean lagunekin taberna batean elkartzen ziren eta kartetan aritzen ziren limonada eta garagardoa edanez. Jaietan plazara atera eta aurresku dantza egiten zuten neska-mutilek. Garai hartan sagardoa edaten zen; txakolina gerora sortu zen.


Gaia(k):

-Behin lihorrera etorrita lagunekin batuko zineten kalera irteteko. Nun batzen zineten?
-Xoxua: Gure zerbiziua egiñ ezkero pixkat aurreraotikan gu Kiloxenian.
-Gregorio: Jeneralmente Kiloxeneko tabernia zan.
-X: Hortxe batzen giñan kuadrillia, kuadrillan geozen hamabi-hamalau lagun.
-Zelakua zan tabernia?
-Oiñ bodegoia dana. Osea ke terrenuan igual; bestaldera, han barruan zakan reserbaua bezela [merixendak] eta eitteko ta, ta gero kanpuan txikiteorako ta jentia egoteko tokixa. Igual. Oaintxe bezelaxe, igual xamar.
-Erateko zer zeuan? Oin bezela wiskixa ta etzan egongo?
-X: Ez. Guk [eraten giñuan] ardaua limonadiakin. Limonadia gehixao ardaua baiño, hantxe kartetan zarataka ta ibiltzen giñan, ta gero hiru-lau txikito edatera. Han beti limonadiakin. Igual frontoin ibilli pelotan-da ta, bata ta bestia ta "guazen Kiloxenera" ta. Porroittik.
-Jaixak zienian-da ere, igual aurreskua atera plazan o, neskakin-da, zaiñ egoten zien neska danak, ta eitten genduzen dantzaldixak eta gero aurreskua atera ta. Ta gero aurreskura ateratzen genduzen neska danak hartu ta juten giñen Kiloxenera ta ipiñi txarro haundi batzutan zerbeza ta limonadia ta danok eitten gendun kriston haura ta gero...
-Kantuan tabernetan?
-Bai. Kantuan-da dantzan-da orduan. Oain hor ibiltzen dian bezela gaztiak eta, neskak eta, bakarrik eta gu... Neskak egoten zien zain guk inbitatu arte o, dantzara atera ta gero limonadia zerbezakin eran basokada bana edo biña eta gero juten giñen dantzan eittera ta kantatzen kalian barrena ta geure gazte denboran.
-Orduan horixe, zerbeza ta. Kokakolaik ez zauan, kokakolaik ez.
-Sardaua eta txakoliña?
-Sardaua ta bai. Txakoliña gitxiao, txakoliña gitxi eraten zan orduan. Oain txakoliña eraten da asko baiña orduan ez zauan, txakolin gitxi, eta etzan eraten. Txakoliña eraten zoanak orduan pues kapritxoson bat hola, txakoliña-ta, Getariako txakolin edarra ta bestia. Gero hasi zien txakoliñaketa eitten, oaingo hamar urteko, hamabos urteko gauzia da hori. Gehixo, gehixo. Geuk [da-ra-mau] ixa hogei urte jubilauta ta gehixo. Baiña oain hogetamar urte ta hasi zan txakoliña ta. Baiña ordura arte...

Proiektua: Mutrikuko kantak
Kodifikazioa: Aitziber Otegi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa: Juan Martin Elexpuru
Copyright: