Itsasontziaren prestaketa
Jaitsi bideoa (wmv) | Pantaila osoan | Txertatu |
Hizlariak:
Gregorio Arreitunandia Ulacia
, Joseba Andoni Andonegi Arruabarrena "Xoxua"
Herria: Mutriku Elkarrizketatzailea(k): Garbiñe Garagarza Data: 2008/08/26 Iraupena: 02:13 Erref: MUT-013/015 |
Laburpena: Atun, zimarroi eta abarretara joaten ziren. Urte batean atunik ez zegoela eta Aljecirasera joan ziren arrantzara. Itsasontzia beti egoten zen prest; nola prestatzen zuten azaltzen du. Patroiaren ardura izaten zen gauzak antolatzea.
Gaia(k):
-Hara behera zetara, atunetara joaten zineten?
-Atunetara. Atuna, alistaua, zimarroia. Osea ke "túnidos". Hori ien zan udan. Urte baten hemen eman zon faillo atunak, eta jun giñan Madalenak arte hona jun giñan itsasora, Azores aldian-da ibilli giñan eta iñok ez gendun arraiñik ekarri, gehixenak hiru milla kilo edo ekarri genduzen, eta hemendik nora-nora jo bihar ba eta nik ein nuen hartu ta abante, Madalenak pasatu zienian erten gendun itsasora eta arraiñik billatzen ez eta jun giñan Algecirasea arte eta gero gure atzetik etorri zien ixa danak, Mutrikuko... Hemen geratu zian bost o sei barku txikixenak eta gero beurek atun haundixenak harrapau zittuen hemen, gero sartu zan atuna eta. Baiña guk han harrapau gendun zimarroia ta atuna ta ondo. Eta etorri giñan Galbarixuetan danok barku danak juntatu ta autobusak hartu ta autobusetan etxera etorri giñan. Akordatzen nai Algecirasetik Mutrikura arte luziaua [...] biajia!
-Lehen esan dozu politenak izaten zirela antxoetia, atunetia eta bixigu ta. Barkua igual preparatzen zan?
-Bai, barkua preparauta egoten zan beti, barkuak etzakan, aparejuak bihar zixuen diferentiak, bixigutarako bihar zixuen kordia eta antxuatarako bihar zendun sariak, lelengo maillatakuak eta gero zerkokuak. Eta atunetako bihar izaten zan, orduan pertxalakin ibiltzen giñan, eta pertxalak. Etortzen giñan, egun baten preparatzen gendun pertxalak, kendu saria, pertxalak hartu, aparejuak harutzian itsasorako preparatzen genduzen eta sartzen genduzen sokak eta holako gauzak [...] pitxak eta, abante itsasora. Eta itsasuan bakoitzak bere aparejuak preparatzen zittuan eta "taka" [herrira?].
-Eta zeinek erabakitzen zuen?
-Patroiak, patroian hori zan hori, intuiziua. Si te sale bien bien, eta bestela ba "Hori kabroi hori patroi hori, hori e oaintxe eztakit ze eta badaakit ze ta". Baiña ondo urtetzen bazixun, joe, e!
Proiektua: Mutrikuko kantak
Kodifikazioa: Aitziber Otegi (Badihardugu Euskara Elkartea)
Transkripzioa: Juan Martin Elexpuru
Copyright: